[Librezale] fosdem 2009 eta irudia...
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ots 12, 23:12:53, CET 2009
Julen(e)k dio:
> Aupa Ander !
>
> 2009/2/12 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>:
>> Aupa!
>>
>> Patxik Fosdem 2009tik ekarritako hainbat kontzeptu baliatuz nire
>> etsipena plazaratuko dut:
>>
>> *colective creative:* sorkuntza kolektiboa. Komunitatearen sorkuntza
>> garapena. Alde grafikoa, mezua, komunikazioa, kanpainak garatzeko
>> orduan. Jhon Slate zuzendari kreatiboak bultzatu duen ekimena.
>>
>> *Partehartzea:* ezinbestekoa horrelako saltsa batean. Informazioaren
>> aroko oinarria. Horizontaltasuna, irekiera, arrakastaren giltza, bidea.
>>
>> autokritikaz hasiko naiz, beharbada posta zerrenda + wiki formatua ez da
>> biderik egokiena izan, baina izenik jarri gabe "colective creative"
>> saiakera bat izan da.Patxik ekarri zuen logo berria oinarri hartuz
>> librezaleren irudia berritzeko saiakera bat.
>>
>> Kamisetarekin gertatu zena (ez aurrera ez atzera geratutako gaia)
>> errepika ez zedin erabakiak hartzeko epeak jarri nituen, arre edo so
>> egiteko. Epeak motzak? beharbada bai, baina gerora ere ez da
>> partehartzerik izan.
>
> Lehenik eta behin hartu duzun lana txalotu nahi dut. Egiten diren
> gauza txikiak askotan ez dira baloratzen, edo ez dute
> errekonozimendurik izaten eta, uste dut zuri ere zeurea aitortu behar
> zaizula.
Noski baietz! Nik ere egiten ari zaren lana eskertu nahi dizut, bestela
betikoa gertatuko da: gauzak hainbeste luzatzen dira azkenean ezertan
geratzen ez direla.
>
>> Argi daukat egondako "partehartzearekin" ezin dela esan ezer erabaki denik.
>> maskotarik behar den edo ez 5 partehartze.
>> maskota aukeratzeko 4.
>> Nire iritzi xumean ez dago quorum nahikorik librezaleko etorkizuneko
>> irudia erabakitzeko.
>>
>> Ez al ginen hau lantzeko geratu Euban?
>>
>> Partehartzeko arazoa zein izan da, wikira sartzeko arazoak/gogorik ez?
>> Ez zaizue axola irudia?
Aipatu nuen niri gauzak pitin bat kaotikoagoak gustatzen zaizkidala,
e-mail bitartez koordinatzen diren hainbat taldetan parte hartu ondoren,
ikasi bait dut (horrela uste dut nik behintzat), bozkak egitea ia
ezinezkoa dela, eta gainera wikian idatzi behar bada, oraindik zailagoa.
Hala ere, ez dugu etsi behar. Irudiaren kontua aurrera aterako dugu
baina pazientzia eta irudimena izan behar dugu, gure arteko koordinazioa
ondo atera dadin.
>
> Honen aurreko erantzun eza edo partehartze eskasa nik uste medioetan
> dagoela. Denok dakigu nola funtzionatzen duen Librezalek, batez ere
> posta-zerrenda bat da eta bulla gehiena bertan izaten da.
>
> Guretzat akaso ez da bozketa bat egiteko tokirik aproposena wikia.
> Eztabaidak mamitsuagoak dira hemen bertan eta pixkanaka, zehatz-mehatz
> ezer esatera iritsi gabe, erabakiak forma hartzen dute, borobiltzen
> joaten dira. Batek esaten duen arte (normalean interes gehiena duenak,
> edo eztabaidaren muinaren ardura duena), "ondo da, orduan hau egingo
> da, kontrakorik bada esan dezala..."
Hori da. Julenek primeran azaldu du. Komunikatzeko era bakoitzak bere
lan egiteko erak eta denborak behar ditu. Argi dago irudiaren gaia
aurrera ateratzeko gauzak hobeto egin behar ditugula baina zorroztasuna
baino nik malgutasun gehiago behar dugula uste dut.
Maskota bat nahi dugula adibidez, nire inpresioa argia izan zen
adostasuna geneukala. Beraz, bozka hori egin beharrik ere ez dagoela
esango nuke.
Zein animalia nahiago dugun erabakitzeko berriz, egin genuen eztabaida
teorikoegia iruditu zitzaidan. Ondo dago animalia bakoitzaren esanahiak
eta abar kontutan izatea baina diseinu artistiko bat adosteko erabaki
sistema zientifiko eta errazional bat ez dut egokiena ikusten. Argia
Sariak eta FOSDEM zirela eta, gai hau albo batera utzi aurretik ere esan
nuen nahi duenak proposamenak egin ditzala eta irudi bat edo beste
prestatzen badu hobeto. Nire bizipenen arebara, adibideen gainean
hobekuntzak eginez eztabaida arinagoa izango da eta irudia erabakitzen
errazagoa. Agian basurdeak bozka gehiago dauzka baina enara elegante bat
ikusita jendeak nahiago du. Aurretiaz gauza hauek erabakitzea ezinezkoa
dela deritzot.
Beraz: eztabaidatu duguna ikusirik, nahi duenak proposamenak egiten
hastea egokiena iruditzen zait. Inork gogorik?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago