[Librezale] fosdem 2009 eta irudia...

Ibai Oihanguren 3arrano a bildua 3arrano.com
Or, Ots 13, 00:01:37, CET 2009


Aupa,

Ezer baino lehen, Argia Sarietako audioak ez dit trabarik egiten, beraz,
printzipioz arazorik ez, bestela esango dizuet Librezaleko zerbitzarira
igotzeko.

Jatorrizko mezua: og., 2009-02-12 23:12 +0100, egilea: Txopi
> Julen(e)k dio:
> > Aupa Ander !
> > 
> > 2009/2/12 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>:
> >> Aupa!
> >>
> >> Patxik Fosdem 2009tik ekarritako hainbat kontzeptu baliatuz nire
> >> etsipena plazaratuko dut:
> >>
> >> *colective creative:* sorkuntza kolektiboa. Komunitatearen sorkuntza
> >> garapena. Alde grafikoa, mezua, komunikazioa, kanpainak garatzeko
> >> orduan. Jhon Slate zuzendari kreatiboak bultzatu duen ekimena.
> >>
> >> *Partehartzea:* ezinbestekoa horrelako saltsa batean. Informazioaren
> >> aroko oinarria. Horizontaltasuna, irekiera, arrakastaren giltza, bidea.
> >>
> >> autokritikaz hasiko naiz, beharbada posta zerrenda + wiki formatua ez da
> >> biderik egokiena izan, baina izenik jarri gabe "colective creative"
> >> saiakera bat izan da.Patxik ekarri zuen logo berria oinarri hartuz
> >> librezaleren irudia berritzeko saiakera bat.

Beharbada ez da formaturik egokiena, baina nire kasuan uste dut kontua
dela orain arte ez dudala wikia oso beharrezko tresnatzat hartu,
batzuetan begiratu dut, baina ohitura falta-edo daukat. Maskotaren
bozketan, aitzakia gisa denbora gutxirekin nenbilela jarriko dut...
jeje. Alde batetik, egia da posta-zerrendara ohituta gaudela eta
eztabaidarako ematen duen aukera hori ez digula wikian eskaintzen, baina
azken erabakia hartzeko tresna gisa wikia oso ondo dago. Hurrengoan
saiatuko naiz wikia hor dagoela ez ahazten.

> >>
> >> Kamisetarekin gertatu zena (ez aurrera ez atzera geratutako gaia)
> >> errepika ez zedin erabakiak hartzeko epeak jarri nituen, arre edo so
> >> egiteko. Epeak motzak? beharbada bai, baina gerora ere ez da
> >> partehartzerik izan.
> > 
> > Lehenik eta behin hartu duzun lana txalotu nahi dut. Egiten diren
> > gauza txikiak askotan ez dira baloratzen, edo ez dute
> > errekonozimendurik izaten eta, uste dut zuri ere zeurea aitortu behar
> > zaizula.
> 
> Noski baietz! Nik ere egiten ari zaren lana eskertu nahi dizut, bestela
> betikoa gertatuko da: gauzak hainbeste luzatzen dira azkenean ezertan
> geratzen ez direla.
> 

Nik ere benetan eskertzen dizut hartutako lana, noski.

> > 
> >> Argi daukat egondako "partehartzearekin" ezin dela esan ezer erabaki denik.
> >> maskotarik behar den edo ez 5 partehartze.
> >> maskota aukeratzeko 4.
> >> Nire iritzi xumean ez dago quorum nahikorik  librezaleko etorkizuneko
> >> irudia erabakitzeko.
> >>
> >> Ez al ginen hau lantzeko geratu Euban?
> >>
> >> Partehartzeko arazoa zein izan da, wikira sartzeko arazoak/gogorik ez?
> >> Ez zaizue axola irudia?
> 
> Aipatu nuen niri gauzak pitin bat kaotikoagoak gustatzen zaizkidala,
> e-mail bitartez koordinatzen diren hainbat taldetan parte hartu ondoren,
> ikasi bait dut (horrela uste dut nik behintzat), bozkak egitea ia
> ezinezkoa dela, eta gainera wikian idatzi behar bada, oraindik zailagoa.
> 
> Hala ere, ez dugu etsi behar. Irudiaren kontua aurrera aterako dugu
> baina pazientzia eta irudimena izan behar dugu, gure arteko koordinazioa
> ondo atera dadin.
> 

Niri irudia, egia esan, oso garrantzitsua iruditzen zait. Eta bide
horretatik, webgunea funtsezkoa iruditzen zait, baina noski, gure
maskota eta logoa aukeratu gabe webgunean gauza larregi egitea ere ez da
komeni agian... 

> > 
> > Honen aurreko erantzun eza edo partehartze eskasa nik uste medioetan
> > dagoela. Denok dakigu nola funtzionatzen duen Librezalek, batez ere
> > posta-zerrenda bat da eta bulla gehiena bertan izaten da.
> > 
> > Guretzat akaso ez da bozketa bat egiteko tokirik aproposena wikia.
> > Eztabaidak mamitsuagoak dira hemen bertan eta pixkanaka, zehatz-mehatz
> > ezer esatera iritsi gabe, erabakiak forma hartzen dute, borobiltzen
> > joaten dira. Batek esaten duen arte (normalean interes gehiena duenak,
> > edo eztabaidaren muinaren ardura duena), "ondo da, orduan hau egingo
> > da, kontrakorik bada esan dezala..."
> 
> Hori da. Julenek primeran azaldu du. Komunikatzeko era bakoitzak bere
> lan egiteko erak eta denborak behar ditu. Argi dago irudiaren gaia
> aurrera ateratzeko gauzak hobeto egin behar ditugula baina zorroztasuna
> baino nik malgutasun gehiago behar dugula uste dut.
> 
> Maskota bat nahi dugula adibidez, nire inpresioa argia izan zen
> adostasuna geneukala. Beraz, bozka hori egin beharrik ere ez dagoela
> esango nuke.
> 
> Zein animalia nahiago dugun erabakitzeko berriz, egin genuen eztabaida
> teorikoegia iruditu zitzaidan. Ondo dago animalia bakoitzaren esanahiak
> eta abar kontutan izatea baina diseinu artistiko bat adosteko erabaki
> sistema zientifiko eta errazional bat ez dut egokiena ikusten. Argia
> Sariak eta FOSDEM zirela eta, gai hau albo batera utzi aurretik ere esan
> nuen nahi duenak proposamenak egin ditzala eta irudi bat edo beste
> prestatzen badu hobeto. Nire bizipenen arebara, adibideen gainean
> hobekuntzak eginez eztabaida arinagoa izango da eta irudia erabakitzen
> errazagoa. Agian basurdeak bozka gehiago dauzka baina enara elegante bat
> ikusita jendeak nahiago du. Aurretiaz gauza hauek erabakitzea ezinezkoa
> dela deritzot.

Hori horrela da, kontua da diseinatzaileari zerbait eskatu behar
badiogu, zehaztuta eduki beharko dugula zer nahi dugun, ze musutruk
egiten du ezta? Hau da, ezingo gara hasi egidazu basurde bat eta enara
bat ere bai... eskatzen. Igual, ikusita bi animalia horiek izan zirela
bozkatutakoak, diseinatzaileari aukeratzeko eskatu diezaiokegu, bera
zeinekin sentitzen den gusturen. Ez dakit, ideia bat da.


A, eta eskerrik asko FOSDEMi buruz egindako iruzkinengatik denoi.
Ikusten dut gora-behera asko izan zenituztela, baina gustura bueltatu
zaretela.

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago