[Librezale] fosdem 2009 eta irudia...
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 12, 20:03:08, CET 2009
Aupa Ander !
2009/2/12 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>:
> Aupa!
>
> Patxik Fosdem 2009tik ekarritako hainbat kontzeptu baliatuz nire
> etsipena plazaratuko dut:
>
> *colective creative:* sorkuntza kolektiboa. Komunitatearen sorkuntza
> garapena. Alde grafikoa, mezua, komunikazioa, kanpainak garatzeko
> orduan. Jhon Slate zuzendari kreatiboak bultzatu duen ekimena.
>
> *Partehartzea:* ezinbestekoa horrelako saltsa batean. Informazioaren
> aroko oinarria. Horizontaltasuna, irekiera, arrakastaren giltza, bidea.
>
> autokritikaz hasiko naiz, beharbada posta zerrenda + wiki formatua ez da
> biderik egokiena izan, baina izenik jarri gabe "colective creative"
> saiakera bat izan da.Patxik ekarri zuen logo berria oinarri hartuz
> librezaleren irudia berritzeko saiakera bat.
>
> Kamisetarekin gertatu zena (ez aurrera ez atzera geratutako gaia)
> errepika ez zedin erabakiak hartzeko epeak jarri nituen, arre edo so
> egiteko. Epeak motzak? beharbada bai, baina gerora ere ez da
> partehartzerik izan.
Lehenik eta behin hartu duzun lana txalotu nahi dut. Egiten diren
gauza txikiak askotan ez dira baloratzen, edo ez dute
errekonozimendurik izaten eta, uste dut zuri ere zeurea aitortu behar
zaizula.
> Argi daukat egondako "partehartzearekin" ezin dela esan ezer erabaki denik.
> maskotarik behar den edo ez 5 partehartze.
> maskota aukeratzeko 4.
> Nire iritzi xumean ez dago quorum nahikorik librezaleko etorkizuneko
> irudia erabakitzeko.
>
> Ez al ginen hau lantzeko geratu Euban?
>
> Partehartzeko arazoa zein izan da, wikira sartzeko arazoak/gogorik ez?
> Ez zaizue axola irudia?
Honen aurreko erantzun eza edo partehartze eskasa nik uste medioetan
dagoela. Denok dakigu nola funtzionatzen duen Librezalek, batez ere
posta-zerrenda bat da eta bulla gehiena bertan izaten da.
Guretzat akaso ez da bozketa bat egiteko tokirik aproposena wikia.
Eztabaidak mamitsuagoak dira hemen bertan eta pixkanaka, zehatz-mehatz
ezer esatera iritsi gabe, erabakiak forma hartzen dute, borobiltzen
joaten dira. Batek esaten duen arte (normalean interes gehiena duenak,
edo eztabaidaren muinaren ardura duena), "ondo da, orduan hau egingo
da, kontrakorik bada esan dezala..."
Akaso gauza oso oinarrizkoak ari naiz esaten. Edonola ere, esango nuke
irudiak baietz, axola digula (jode, ez nuen uste jendeak horrenbesteko
ikara zionik Frankiri). Hala ere...
> Jendea erakartzeko, egindako lana zabaltzeko, komunitatea sortzeko eta
> beste hainbat kontuetarako irudia oso garrantzitsua dela deritzot.
>
> Hori bai, ez naiz ni izango librezaleko irudiaren erabakia behartuko
> duenik.
> Niri ere patxiri bezala fosdemeko kontzeptuak asko gustatu zaizkit:
> *Antolaketa,**Askea/irekia,**Berrikuntza, **colective
> creative,**Komunitatea, **/open source marketing,
> eta nola ez /**Partehartzea.
...nik uste hemen ikusten dela Librezaleko partaideen aniztasuna.
Euban komentatzen genuen batzuen tokia tailerra dela, beste batzuk
hobeto moldatuko direla antzokian. Azken batean, nik gutxienez hori
ikusten dut, dibersidade bat Librezaleren barruan eta hori ona dela
uste dut. Osoitz eta Ibon "erretiratu" ziren garaiekin konparatuta,
zeinetan askotan Pi, Ibai eta nire arteko elkarrizketak ziren, ba
aurrerapen nabarmena ikusten da eta poztekoa da.
Eta hori da akaso pixka bat berria hemen (aitona tipuletek zuzen
nazatela). Gehienbat kontu teknikoak landu izan dira, lokalizazioak,
tarteka Software Librearen aldeko bestelako zerak izan diren arren
(hackmeeting-etako deiak, Xuxen, ...). Ikusten denez duela urte batzuk
lau zororen kontuak zirenak hedadura dexente izan dute eta beste
neurri bat hartu dute.
Beraz, esango nuke irudiak baietz, inporta digula, baina bakoitzak
bere lubakitik duen ikuspegiaren neurrian.
Nik mezu bat bidaltzen dudanean zerrendara esanaz 583209 buga zabaldu
dela euskarazko Firefoxaren web zerbitzuak eztabaidatzeko, ba jende
askori ez zaio inportako, ez du interesik izango ezta jakiten
zertarako den bug hori. Baina horrek ez du esan nahi euskarazko
Firefoxa axola ez zaionik.
Bueno, igual gehiegi luzatu naiz eta ez dakit konkretuki zure kezkaren
bat argitu dudan edo bestelako uretan sartu naizen. Edozein kasutan,
hasieran esan bezela, estimatua dago zure prestutasuna alor honetan
gauzak landu eta aurrera egiteko.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago