[Librezale] Xuxen IV, EusLinux 2009 eta Wordfast euskaraz
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Ots 5, 09:28:07, CET 2009
og., 2009.eko otsren 05a 00:30(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
> Aupa,
>
> assar(e)k dio:
>> http://sustatu.com/1233766979
>>
>> Xuxen IV Firefox/Thunderbird gehigarri gisa ere bai.
> Pixkat bixkor gainetik begiratuta...
>
> - Core2Duo bat behar da xuxen erabiltzeko? Beno, gomendioa da baino...
> zer demontre egin dute 'horrenbeste' behar izateko. Laister GTX280 bat
> eskatzen hasiko dira edo?
Argi, hori MS Worderako bereziki prestatutako Xuxen bat da, gramatika
eta estilo zuzentzailea dituena.
> - Eskuliburuan lizentziaren zatitxo bat ageri da... ez dirudi oso librea
> denik....
Core2Duo bertsio horrek Xerox-en kodea erabiltzen duelako da.
Gainontzekoak leno bezela libre daude.
> - EusLinux, batenbatek frogatu du inoiz? Euskal banaketa bat behar da
> edo dauden banaketak euskeratu behar dira?
Behar, behar... badakigu ezetz (norbaiten patrikak ondo eskertua izango
du honez gero).
EHUX bezela, ez bada zerbait oso konkretua eskaintzen (segurtasunera
zuzendutako banaketa, kimikarientzako banaketa, ...) eta ez bada
bermatzen publikoa izango duela, uste dut dirua alperrik gastatzea dela.
Bestetik, ni moskeatuta nago fitxategiek eta dokumentuek dituzten
datekin: 2008ko urria. Ņo, eta orain egiten da publiko?
Fx, Tb eta OOo-rako gehigarrietan dauden fitxategiak guztiak berdinak
dira, MySpell motakoak (non da HunSpell?). Gainera, Firefox eta
Thunderbirdeko gehigarri ofizialen ardura neuk daukat eta harrituta
nago, benetan zuzentzailea zabaldu nahi badute, zergatik ez didaten ezer
jakinarazi eguneraketa egiteko.
Gero arte,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago