[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Ost, Abe 30, 21:24:04, CET 2009


Aupa!

tux paint ere eguneratu genuen. Ni jarri ninduen juanek arduran baina 
nire iritzian arduradun bera agertu behar da, merituak bereak dira eta.

docky-rena cairo dock itzultzen hasi naizenean ikusi nuen. Cairo dock 
amaitzean sartuko dugu, hau ere launchpad bidez itzultzen da, ni virtaal 
erabiltzen  hasi naizen arren.
Julen virtaal ikastaro bat behar diagu, itzulpen memoriak nola kargatzen 
zaizkio?
lasai hori webgunea amaitzean.
Cairo dock eta compiz itzulpenak udaran amaitzea nahiko nuke, biak erdi 
itzuliak baititut.
VLC ardura eubako batzar ondoren hartu nuen ardura zertan sartzen 
nintzen jakin gabe. VLC esan dezagun arduradun bila dagoela.
Honez gain ERP libre eta euskaldun baten itzulpena bultzatzen ari naiz, 
estrategikoa baita euskalgintzarako. (honek itxura ona du)

saltsa larregitan sartzen naiz eta ez ditut erdiz.purdizka utzi nahi.
beraz EZ esaten ikasi behar dut eta hasitakoak amaitu.

Animo webguneaz.....

Ander.


az., 2009.eko aberen 30a 16:52(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Dockyri buruz, niregatik sartu daiteke. Oraingoz itzuli dut eta
> etorkizunean ere arduradun izateko asmoa daukat.
>
> Baina argitu behar dut, Docky hasieran Gnome Do-ren plugin bat bazen ere
> proiektuak banandu egin zirela, eta dagoeneko Docky bananduta instalatu
> daitekeela (gainera, Dockyren bertsio hau askoz hobeto dabil eta aukera
> gehiago dauzka). Hemen dago Launchpadeko euren orria:
> https://launchpad.net/docky
>
> Eta bai, itzulpena Launchpadetik egiten da, zuek esango duzue baina ez
> badago arazorik nik gehituko nuke.
>
> Debianena, uste dut Pi-k eramaten zuela, aspaldi nik hortan lagundu
> nuen, eta ni ibili nintzena behintzet instalatzailea bakarrik zen...
>
> eta AMO... hori ere barruan sartzen da? Ze orduan Mozilla Europe ere
> sartu beharko litzateke, ezta? AMO mozillaren gehigarrien weba da.
>
>
>
> Jatorrizko mezua: az., 2009-12-30 16:34 +0100, egilea: assar
>    
>> az., 2009.eko aberen 30a 16:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>      
>>> + Calendar
>>>
>>>
>>>        
>> Apur bat nahastuta nago. Calendar proiektuan Sunbird eta Lightning
>> aplikazioak garatzen dira. Sunbird orain standby egoeran utzi dute. Zer
>> lokalizatzen du Librezalek?
>>
>> - Sunbird eta Lightning aplikazioaren interfazea bakarrik?
>> - Calendar proiektuaren zerbait gehiago (web orriak edo...)?
>>
>> Nola deituko diogu proiektuari Librezalen?
>>
>> - Sunbird
>> - Sunbird/Lightning
>> - Lightning
>> - Calendar
>>
>> Ander?
>>
>>      
>>> LDP (Linux Documentation Project) ez da software lokalizazio proiektu
>>> bat, dokumentazioari dagokiona baizik. Zerrenda honetako aitonek
>>> ezagutuko dute ondoen.
>>>
>>> Egoera sanoan eta gure baitan:
>>> - Mozilla (Firefox, Thunderbird, Calendar, Fennec)
>>> - WordPress
>>> - Pootle (hau beraien zerbitzarian kudeatzen da baina bueno)
>>>
>>> Erdi utzita/utzita eta gure baitan egon direnak:
>>> - AMO
>>> - Mailman
>>> - Nicotine+
>>> - phpBB
>>> - Tux Paint
>>> - VLC
>>>
>>> Ez dakizkidanak/egoera lausoa:
>>> - aMule
>>> - Vuze
>>> - XFCE
>>> - Debian
>>>
>>>
>>>        
>> Vuze nirea da. Momentuz ondo dago.
>>
>> Nire proposamena da horiek denak, zalantzak dauzkadan LDP eta Debian
>> salbu, guretzat hartzea eta semaforoen bidez beren egoera adieraztea.
>>
>> LDP ez dakit aldatzen den ala ez denboran zehar (bertsio berriak dauden
>> ala ez), dena itzulita dagoen ala ez, etab. Hori jakin beharko genuke
>> non sartuko dugun erabaki baino lehen. Debianen kasuan, ba horixe,
>> Debianen modulu bereziren bat bakarrik (instalatzailea...) hartu zuen
>> bere gain Librezalek, ala zer?
>>
>> Oraintxe ikusi berri dut Pootlen beste hauek ere badaudela:
>> - Terminology
>> - g2
>> - Toolkit (Translate Toolkit ote da?)
>>
>> Ez dakit zer demontre diren. Horiek ere sartuko ditugu?
>>
>> Docky-ri dagokionez, ez al da Gnome Do-ren plugin bat? Gnome Do
>> Launchpad bidez garatzen eta lokalizatzen da. Bateragarria al da
>> itzulpenak Launchpad bidez bideratzea eta proiektua Librezale barruan
>> edukitzea? Nik uste dut baietz, norbaitek proiektuaren ardura hartzen
>> badu eta Launchpad-en ari diren euskaratzaileekin koordinatzen bada.
>>
>> Nik beste aplikazio baten euskarazko bertsioa ere mantentzen dut,
>> OmegaT, eta hori ere posible bada Librezale barruan sartuko nuke.
>>
>> Asier.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>      
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>    




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago