[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 30, 21:55:49, CET 2009
az., 2009.eko aberen 30a 21:24(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> docky-rena cairo dock itzultzen hasi naizenean ikusi nuen. Cairo dock
> amaitzean sartuko dugu, hau ere launchpad bidez itzultzen da, ni virtaal
> erabiltzen hasi naizen arren.
>
Orduan, beste bat: Cairo Dock. Horretan ari bazara, nik oraintxe bertan
sartuko nuke.
> Julen virtaal ikastaro bat behar diagu, itzulpen memoriak nola kargatzen
> zaizkio?
> lasai hori webgunea amaitzean.
> Cairo dock eta compiz itzulpenak udaran amaitzea nahiko nuke, biak erdi
> itzuliak baititut.
>
Compiz ere bai.
Zalantza bat daukat: Launchpad-en ez dago proiektu bakoitzaren
arduraduna den pertsona bakarra, ezta? Edozein sar daiteke itzulpenak
egitera. Beraz, esan ahal dugu webgunean Launchpad-en proiektu bat,
adibidez Compiz, Librezaleren ardura dela?
Nik uste baietz: gu Launchpad-en itzultzen ari garen aplikazioetarako
beste pertsona batzuk ere itzultzen hasi arren, Librezalerena dela
esateak esan nahi du Librezalek behintzat zainduko duela aplikazio
horiek euskaraz egongo direla, nahiz eta beste batzuk ere parte hartu.
Inolako esklusibitate asmorik gabe.
Bide batez, ikusi dut Ibai Gwibber ere itzultzen ari dela Launchpad-en.
Hori ere sartuko dugu zerrendan Ibai?
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago