[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Abe 30, 16:52:55, CET 2009
Dockyri buruz, niregatik sartu daiteke. Oraingoz itzuli dut eta
etorkizunean ere arduradun izateko asmoa daukat.
Baina argitu behar dut, Docky hasieran Gnome Do-ren plugin bat bazen ere
proiektuak banandu egin zirela, eta dagoeneko Docky bananduta instalatu
daitekeela (gainera, Dockyren bertsio hau askoz hobeto dabil eta aukera
gehiago dauzka). Hemen dago Launchpadeko euren orria:
https://launchpad.net/docky
Eta bai, itzulpena Launchpadetik egiten da, zuek esango duzue baina ez
badago arazorik nik gehituko nuke.
Debianena, uste dut Pi-k eramaten zuela, aspaldi nik hortan lagundu
nuen, eta ni ibili nintzena behintzet instalatzailea bakarrik zen...
eta AMO... hori ere barruan sartzen da? Ze orduan Mozilla Europe ere
sartu beharko litzateke, ezta? AMO mozillaren gehigarrien weba da.
Jatorrizko mezua: az., 2009-12-30 16:34 +0100, egilea: assar
> az., 2009.eko aberen 30a 16:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> >
> > + Calendar
> >
> >
>
> Apur bat nahastuta nago. Calendar proiektuan Sunbird eta Lightning
> aplikazioak garatzen dira. Sunbird orain standby egoeran utzi dute. Zer
> lokalizatzen du Librezalek?
>
> - Sunbird eta Lightning aplikazioaren interfazea bakarrik?
> - Calendar proiektuaren zerbait gehiago (web orriak edo...)?
>
> Nola deituko diogu proiektuari Librezalen?
>
> - Sunbird
> - Sunbird/Lightning
> - Lightning
> - Calendar
>
> Ander?
>
> > LDP (Linux Documentation Project) ez da software lokalizazio proiektu
> > bat, dokumentazioari dagokiona baizik. Zerrenda honetako aitonek
> > ezagutuko dute ondoen.
> >
> > Egoera sanoan eta gure baitan:
> > - Mozilla (Firefox, Thunderbird, Calendar, Fennec)
> > - WordPress
> > - Pootle (hau beraien zerbitzarian kudeatzen da baina bueno)
> >
> > Erdi utzita/utzita eta gure baitan egon direnak:
> > - AMO
> > - Mailman
> > - Nicotine+
> > - phpBB
> > - Tux Paint
> > - VLC
> >
> > Ez dakizkidanak/egoera lausoa:
> > - aMule
> > - Vuze
> > - XFCE
> > - Debian
> >
> >
>
> Vuze nirea da. Momentuz ondo dago.
>
> Nire proposamena da horiek denak, zalantzak dauzkadan LDP eta Debian
> salbu, guretzat hartzea eta semaforoen bidez beren egoera adieraztea.
>
> LDP ez dakit aldatzen den ala ez denboran zehar (bertsio berriak dauden
> ala ez), dena itzulita dagoen ala ez, etab. Hori jakin beharko genuke
> non sartuko dugun erabaki baino lehen. Debianen kasuan, ba horixe,
> Debianen modulu bereziren bat bakarrik (instalatzailea...) hartu zuen
> bere gain Librezalek, ala zer?
>
> Oraintxe ikusi berri dut Pootlen beste hauek ere badaudela:
> - Terminology
> - g2
> - Toolkit (Translate Toolkit ote da?)
>
> Ez dakit zer demontre diren. Horiek ere sartuko ditugu?
>
> Docky-ri dagokionez, ez al da Gnome Do-ren plugin bat? Gnome Do
> Launchpad bidez garatzen eta lokalizatzen da. Bateragarria al da
> itzulpenak Launchpad bidez bideratzea eta proiektua Librezale barruan
> edukitzea? Nik uste dut baietz, norbaitek proiektuaren ardura hartzen
> badu eta Launchpad-en ari diren euskaratzaileekin koordinatzen bada.
>
> Nik beste aplikazio baten euskarazko bertsioa ere mantentzen dut,
> OmegaT, eta hori ere posible bada Librezale barruan sartuko nuke.
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago