[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 30, 16:02:22, CET 2009
az., 2009.eko aberen 30a 13:23(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Egunon.
>
> Librezaleren wikia aldatzen ari nintzela, zalantza bat sortu zait
> Librezalek beretzat dituen proiektuen inguruan. Zeintzuk dira
> Librezaleren proiektuak?
>
> Wikian eta webgunean begiratuta (Pootle ere begiratu beharko nuke baina
> gaur ez dabil), hurrengo zerrenda atera dut:
>
> AMO
> aMule
> Debian
> Fennec
> Firefox
> LDP
> Mailman
> Nicotine+
> phpBB
> Pootle
> Thunderbird
> Tux Paint
> VLC
> Vuze
> WordPress
> Xfce
+ Calendar
>
> Gauzak pixka bat argitzearren, guretzat zeintzuk nahi ditugun esan
> beharko genuke. Nik ez dakit proiektu batzuk nola dauden, adibidez
> Debian, LDP, Nicotine+ edo beste batzuk.
>
> Kasu batzuetan gauzak argi daude (Mozillaren produktuak), baina beste
> batzuetan nahastu samar daudela iruditzen zait, adibidez Debian-en
> inguruan egin dena mantenduko den ala beste norbaitek daukan ardura
> (EuskalGNUk?). Beste batzuk mantentzailerik gabe daude (aMule, Tux
> Paint). LDPren kasuan, ba ez dakit zer egin behar den horrekin.
>
> Norbaitek esan al dezake zerbait horri buruz?
>
> Zehatzago izateko, goian dagoen zerrenda horretatik baten bat kendu
> behar al da ala ez? Eta baten bat falta da?
LDP (Linux Documentation Project) ez da software lokalizazio proiektu
bat, dokumentazioari dagokiona baizik. Zerrenda honetako aitonek
ezagutuko dute ondoen.
Egoera sanoan eta gure baitan:
- Mozilla (Firefox, Thunderbird, Calendar, Fennec)
- WordPress
- Pootle (hau beraien zerbitzarian kudeatzen da baina bueno)
Erdi utzita/utzita eta gure baitan egon direnak:
- AMO
- Mailman
- Nicotine+
- phpBB
- Tux Paint
- VLC
Ez dakizkidanak/egoera lausoa:
- aMule
- Vuze
- XFCE
- Debian
Pik komentatu zuen Debianek pertsonekin egiten duela lan, gainera Debian
euskaratzeko proiektuak bere posta-zerrenda propioa dauka. Honen eta
beste proiektu batzuen inguruan nik uste ondoen Pik berak eman dezakeela
iritzia (aMule, XFCE, Debian, Mailman?).
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago