[Librezale] Zeintzuk dira Librezaleren proiektuak?
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 30, 16:34:45, CET 2009
az., 2009.eko aberen 30a 16:02(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
> + Calendar
>
>
Apur bat nahastuta nago. Calendar proiektuan Sunbird eta Lightning
aplikazioak garatzen dira. Sunbird orain standby egoeran utzi dute. Zer
lokalizatzen du Librezalek?
- Sunbird eta Lightning aplikazioaren interfazea bakarrik?
- Calendar proiektuaren zerbait gehiago (web orriak edo...)?
Nola deituko diogu proiektuari Librezalen?
- Sunbird
- Sunbird/Lightning
- Lightning
- Calendar
Ander?
> LDP (Linux Documentation Project) ez da software lokalizazio proiektu
> bat, dokumentazioari dagokiona baizik. Zerrenda honetako aitonek
> ezagutuko dute ondoen.
>
> Egoera sanoan eta gure baitan:
> - Mozilla (Firefox, Thunderbird, Calendar, Fennec)
> - WordPress
> - Pootle (hau beraien zerbitzarian kudeatzen da baina bueno)
>
> Erdi utzita/utzita eta gure baitan egon direnak:
> - AMO
> - Mailman
> - Nicotine+
> - phpBB
> - Tux Paint
> - VLC
>
> Ez dakizkidanak/egoera lausoa:
> - aMule
> - Vuze
> - XFCE
> - Debian
>
>
Vuze nirea da. Momentuz ondo dago.
Nire proposamena da horiek denak, zalantzak dauzkadan LDP eta Debian
salbu, guretzat hartzea eta semaforoen bidez beren egoera adieraztea.
LDP ez dakit aldatzen den ala ez denboran zehar (bertsio berriak dauden
ala ez), dena itzulita dagoen ala ez, etab. Hori jakin beharko genuke
non sartuko dugun erabaki baino lehen. Debianen kasuan, ba horixe,
Debianen modulu bereziren bat bakarrik (instalatzailea...) hartu zuen
bere gain Librezalek, ala zer?
Oraintxe ikusi berri dut Pootlen beste hauek ere badaudela:
- Terminology
- g2
- Toolkit (Translate Toolkit ote da?)
Ez dakit zer demontre diren. Horiek ere sartuko ditugu?
Docky-ri dagokionez, ez al da Gnome Do-ren plugin bat? Gnome Do
Launchpad bidez garatzen eta lokalizatzen da. Bateragarria al da
itzulpenak Launchpad bidez bideratzea eta proiektua Librezale barruan
edukitzea? Nik uste dut baietz, norbaitek proiektuaren ardura hartzen
badu eta Launchpad-en ari diren euskaratzaileekin koordinatzen bada.
Nik beste aplikazio baten euskarazko bertsioa ere mantentzen dut,
OmegaT, eta hori ere posible bada Librezale barruan sartuko nuke.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago