[Librezale] software librearen inguruan
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Abe 29, 16:29:06, CET 2009
Aupa Jose Mari,
Zuzenean gure posta-zerrendara idatzi duzu, bertan ematen da gure
taldearen jardun nagusia beraz toki egokia da bai.
az., 2009.eko aberen 23a 09:02(e)an, JAUREGI, Josemari(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
>
>
> Errenteriako euskara sailetik idazten ari natzaizue. Ez dakit helbide
> egokira idazten ari naizen ere. Gauza da Sustatun ikusi nuela Arrasaten
> "Ubuntu party" izeneko zerbait egin zela eta herritarrak euskaraz dagoen
> software librea jartzera animatzeko jaia izan zela. Oso gauza
> interesgarria iruditu zitzaidan.
Arrasateko "install party"a (hau da, ordenagailua eraman eta sistema
eragile librea instalatzeko bilkura modukoa), nik dakidala Arrasateko
Gazte Bulegoak antolatu zuen, eta taldeko hainbaten laguntza izan zuen
ekimenak.
Honetan interesa izanez gero, onena Gazte Bulegoko Patxi
Gaztelumendirekin harremanetan jartzea duzu; zerrenda honetan bertan ere
badago beraz mezua irakurriko du.
> Nik, egia esateko, ez dakit gauza handirik gai honen inguruan, baina
> Ordiziako Ikastolako jarduera eta zuek diozuena irakurrita, Errenterian
> ere horrelako jai bat egiteko aukera aztertu nahi nuke (ez dakit diru
> baliabide egokirik izango dudan ere). Zuek informaziorik ematerik bai?
Ordiziakoa diozunean ez dakit oso ondo zertaz ari zaren, mapak egiteko
ekitaldiari buruz akaso? Mapena Tagzaniako kideek antolatzen dituzte
tokian tokiko talde/interesatuekin elkarlanean.
Lagungarri zaizulakoan,
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago