[Librezale] software librearen inguruan
    JAUREGI, Josemari 
    eukoordinatzailea a bildua errenteria.net
       
    Ost, Abe 23, 09:02:25, CET 2009
    
    
  
Kaixo:
 
Errenteriako euskara sailetik idazten ari natzaizue. Ez dakit helbide
egokira idazten ari naizen ere. Gauza da Sustatun ikusi nuela Arrasaten
"Ubuntu party" izeneko zerbait egin zela eta herritarrak euskaraz dagoen
software librea jartzera animatzeko jaia izan zela. Oso gauza
interesgarria iruditu zitzaidan.
Nik, egia esateko, ez dakit gauza handirik gai honen inguruan, baina
Ordiziako Ikastolako jarduera eta zuek diozuena irakurrita, Errenterian
ere horrelako jai bat egiteko aukera aztertu nahi nuke (ez dakit diru
baliabide egokirik izango dudan ere). Zuek informaziorik ematerik bai?
 
Aldez aurretik mila esker. 
Jose Mari Jauregi
Errenteriako Euskara Departamendua. 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091223/9c3f1ca7/attachment-0001.html>
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago