[Librezale] software librearen inguruan
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
As, Abe 29, 21:36:08, CET 2009
Iepa librezaleok!
Dagoeneko jarri naiz kontaktuak Jose Mari Errenteriakoarekin.
Seinale ona ere bada, horrelako kontuetarako jendeak Librezalera jotzea,
ezta?
webgune berriarekin, horrelako gehiago etorriko zaizkigulakoan.
FAQ on bat beharko dugu... sarritan.
ptz
Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko aberen 29a 16:29):
> Aupa Jose Mari,
>
> Zuzenean gure posta-zerrendara idatzi duzu, bertan ematen da gure
> taldearen jardun nagusia beraz toki egokia da bai.
>
> az., 2009.eko aberen 23a 09:02(e)an, JAUREGI, Josemari(e)k idatzi zuen:
> > Kaixo:
> >
> >
> >
> > Errenteriako euskara sailetik idazten ari natzaizue. Ez dakit helbide
> > egokira idazten ari naizen ere. Gauza da Sustatun ikusi nuela Arrasaten
> > "Ubuntu party" izeneko zerbait egin zela eta herritarrak euskaraz dagoen
> > software librea jartzera animatzeko jaia izan zela. Oso gauza
> > interesgarria iruditu zitzaidan.
>
> Arrasateko "install party"a (hau da, ordenagailua eraman eta sistema
> eragile librea instalatzeko bilkura modukoa), nik dakidala Arrasateko
> Gazte Bulegoak antolatu zuen, eta taldeko hainbaten laguntza izan zuen
> ekimenak.
>
> Honetan interesa izanez gero, onena Gazte Bulegoko Patxi
> Gaztelumendirekin harremanetan jartzea duzu; zerrenda honetan bertan ere
> badago beraz mezua irakurriko du.
>
> > Nik, egia esateko, ez dakit gauza handirik gai honen inguruan, baina
> > Ordiziako Ikastolako jarduera eta zuek diozuena irakurrita, Errenterian
> > ere horrelako jai bat egiteko aukera aztertu nahi nuke (ez dakit diru
> > baliabide egokirik izango dudan ere). Zuek informaziorik ematerik bai?
>
> Ordiziakoa diozunean ez dakit oso ondo zertaz ari zaren, mapak egiteko
> ekitaldiari buruz akaso? Mapena Tagzaniako kideek antolatzen dituzte
> tokian tokiko talde/interesatuekin elkarlanean.
>
> Lagungarri zaizulakoan,
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091229/b277afbc/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago