[Librezale] FOSDEM 2010

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Ost, Abe 23, 17:36:49, CET 2009


Ieup!

Nik joateko asmoa dut (aste osoa egongo naiz Belgikan, oporretan), baina
lasai, jada hegazkina eta lo egiteko lekua hartuta dut aste osorako. Beraz,
agertuko naiz handik, baina ez dut behar Mozillak ezer ordaintzerik niri,
hartuta bainuen nik aurretik nahiko merke dena.

Ondo izan!

mikel

Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko aberen 23a 17:00):

> Kaixo jendia,
>
> Aurten ere badator FOSDEM[1], otsailaren 6-7an Bruselako Unibertsitate
> Librean (ULB). Software Libreko proiektu handienen (GNOME, KDE, Debian,
> Mozilla, Fedora, RedHat, ...) bilgune da FOSDEM, eta batez ere Europan
> zentratutako ekitaldia da.
>
> Iazko edizioan gonbidapena jaso nuen Mozillaren partetik eta aukera hori
> baliatuz lau lagun inguratu ginen Bruselara. Hoteleko gela konpartitzen
> utzi ziguten eta gastuak murrizte aldera primeran egon zen.
>
> Gaur bertan ere hurrengo ediziorako gonbidapena jaso berri dut
> Mozillatik[2], eta gauzak ahalik eta azkarren egitea eskatzen didatenez,
> jendearen asmoen berri jakiteko idazten dut.
> Ni saiatuko naiz ea iaz bezela hoteleko gastua ekiditeko aukera
> daukagun, baina horretarako ezinbestekoa zait jakitea (eta *ahal bezain
> lasterren*) zenbat garen joatekoak.
>
> Printzipioz hotelarekin batera abioia ere pagatzen didate niri, baina ez
> nuke arazorik izango gastu hori konpartitzeko hala egin behar balitz.
>
> Zuen erantzunen zain...
> Julen.
>
> [1] http://fosdem.org/2010/
> [2] https://wiki.mozilla.org/Fosdem:2010
>
> pd: Software Librea ez ezik zerbeza ere nahi beste dago!
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091223/73c51291/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago