[Librezale] FOSDEM 2010
    Julen 
    julenx a bildua gmail.com
       
    Ost, Abe 23, 17:00:20, CET 2009
    
    
  
Kaixo jendia,
Aurten ere badator FOSDEM[1], otsailaren 6-7an Bruselako Unibertsitate 
Librean (ULB). Software Libreko proiektu handienen (GNOME, KDE, Debian, 
Mozilla, Fedora, RedHat, ...) bilgune da FOSDEM, eta batez ere Europan 
zentratutako ekitaldia da.
Iazko edizioan gonbidapena jaso nuen Mozillaren partetik eta aukera hori 
baliatuz lau lagun inguratu ginen Bruselara. Hoteleko gela konpartitzen 
utzi ziguten eta gastuak murrizte aldera primeran egon zen.
Gaur bertan ere hurrengo ediziorako gonbidapena jaso berri dut 
Mozillatik[2], eta gauzak ahalik eta azkarren egitea eskatzen didatenez, 
jendearen asmoen berri jakiteko idazten dut.
Ni saiatuko naiz ea iaz bezela hoteleko gastua ekiditeko aukera 
daukagun, baina horretarako ezinbestekoa zait jakitea (eta *ahal bezain 
lasterren*) zenbat garen joatekoak.
Printzipioz hotelarekin batera abioia ere pagatzen didate niri, baina ez 
nuke arazorik izango gastu hori konpartitzeko hala egin behar balitz.
Zuen erantzunen zain...
Julen.
[1] http://fosdem.org/2010/
[2] https://wiki.mozilla.org/Fosdem:2010
pd: Software Librea ez ezik zerbeza ere nahi beste dago!
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago