[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 23, 13:57:54, CET 2009
az., 2009.eko aberen 23a 13:21(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>
> Aldaketa berriak lotura beharbada interesgarria da, baina nabigazioa
> menuko besteak ez ditut interesgarri ikusten.
> Tresnak menua aldatuz doa eta ez dakit zenbateko erabilera duten.
> Besteok menu horretako loturak erabiltzen dituzue?
> Ez badira bistan jartzen nola jotzen da toki horietara? (Aldaketa
> berriak, fitxategia igo, inprimatzeko bertsioa....)
>
Wikiko erabiltzaile erregistratuek lehenetsita moduan daukaten itxura
alda dezakete. Oraingo wikian ere proba egin dezakezu: sartu
erabiltzaile erregistratu modura, joan "Nire hobespenak" atalera eta hor
"Itxurak" atalera. Itxura lehenetsia MonoBook da, ba beste edozein
aukeratu eta hortik aurrera wikiko edozein orri itxura berri horrekin
ikusiko duzu. Ezkerreko zutabeko menuak ikustea edo ez, eta nola ikusten
diren, unean-unean aukeratutako itxuraren araberakoa da.
> Kategorien azpian horizontalean jartzerik?
>
>
Jarri dezaket, baina nik uste erabiltzaile arruntari ez diola informazio
erantsirik ematen, eta nahastu egin dezakeela. Esan dudan bezala,
erabiltzaile erregistratuek bere profilean beste itxura bat aukeratuta
(MonoBook lehenetsia adibidez), aukera guztiak ikusiko lituzkete.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago