[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Abe 23, 13:21:14, CET 2009


23/12/2009 12:43(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> az., 2009.eko aberen 23a 10:46(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>    
>> Aupa!
>>
>> uste dut nire ezjakintasuna aproposa dela erabiltzaile bisitariaren
>> tokian kokatzeko.
>>
>>      
> Ba oso ondo dago hori, nik agian jakintzat eman ditzakedan zenbait gauza
> argitu behar dira.
>    
>> Goian librezale menua beti daukagu ikusgai.
>> Bestalde argitu didazun eran, artikuluaren menua automatikoki sortzen da.
>> Azpian, ditugun kategorietara joateko aukera agertzen da.
>>
>> aurreko mezuetan ulertu dudanagatik, wikia da webgunearen muina eta
>> nolabait antolatuko dugu informazioa. Kategoriak erabiliko ditugu
>> horretarako? (kategoria artikuluari ematen zaion 'etiketa' biltzailea
>> dela ulertzen dut)
>>
>>      
> Kategoriak erabiltzea oso egokia izan daiteke informazioa antolatzeko,
> oso erraza izateaz gain, horrela automatikoki sortzen baita kategorien
> zuhaitza.
>
>    
>> gaur eguneko wikian, librezale, webgune berrirako materialak,
>> Dokumentazioa, lokalizazioa eta lokalizazio proiektuak izeneko atalak
>> ditugu. Hauek kategoriak dira?
>>
>>      
> Ez. Hori wikiaren azaleko orrian eskuz sortutako taula bat da.
> Librezaleko egungo wikiko kategorien zuhaitza hau da:
> http://wiki.librezale.org/index.php/Kategoria:Proiektuak
>
> Gertatzen dena da orain arte wikian sortutako orri asko ez direla
> kategorietan sailkatu, eta beraz ez dagoela denak biltzen dituen zuhaitz
> bat. Kategoriak erabiltzea erabakitzen badugu (ni alde), wikiko orri
> guztiak kategorizatu beharko genituzke.
>
>
>    

Nik ere artikulu guztiak kategorizatuak egotearen alde. Informazioa 
antolatua izateaz gain, nabigazioa erraztuko baita.

Kategorizazioa artikulu garbiketa egiteko baliatu dezakegu.
hainbat orri zaharkituak egon daitezkelako eta beste batzuk egokiak ez 
direlako. Adibidez migraziorako laguntza erara hasi nuen bat eta denbora 
faltagatik osotu gabe geratu zena. wikien inguruan gehiago baneki 
zirriborro moduan publikatu gabe utziko nukeen....

>> nik zuhaitza nionean, atal hauei buruz ari nintzen.
>> Badago aukerarik horrelakoak agertzea '+' ikono batekin eta bertan klik
>> eginez gero atal horren barruan dagoena agertzea?
>>
>>      
> Ba goian esan dudana, orriak kategorizatuta lortzen da hori. Oso erraza
> da, kategorizatu nahi duzun orria edizioan jarri eta
> [[Kategoria:nahiduzunkategoria]] idatzita egiten da.
>
>    
>> bestalde
>> gaur eguneko nabigazioa desartu egiten da?
>>
>>      
> Azalean dagoen taula diozu? Ba ez dakit desagertu edo ez, orain azala
> WordPressekoa izango da, beraz ez dakit Wikiko azala egongo den.
>
> Nik uste dut wikiko azalean zuzenean zuhaitzen kategoria sartu
> dezakegula. Horrela zuk diozun aurkibide hori edukiko genuke.
>
>    
>> eta tresnak?
>>
>>
>>      
> MediaWikiren tresnak diozu? Behean eskuinean erabiltzaile erregistratuak
> sartzeko aukera egongo da ("Saioa hasi/kontua sortu"), eta behin sartuta
> orriak aldatzeko aukerak agertuko dira.
>
> Ezkerreko zutabean agertzen diren kutxak ("Nabigazioa" eta "Tresnak")
> kendu egin ditut, kanpora begira wiki itxura baino gehiago webgune
> arrunt baten itxura eduki dezan. Hala ere, horiek mantentzea
> komenigarria dela uste baduzue, berriro aktibatu daitezke. Hori bai,
> diseinu berrian non sartu pentsatu beharko litzateke, ze nik uste dut
> orin dauden lekuan (ezkerreko zutabe batean), ez direla ondo geratzen
> diseinu berriarekin.
>
>    
Aldaketa berriak lotura beharbada interesgarria da, baina nabigazioa 
menuko besteak ez ditut interesgarri ikusten.
Tresnak menua aldatuz doa eta ez dakit zenbateko erabilera duten. 
Besteok menu horretako loturak erabiltzen dituzue?
Ez badira bistan jartzen nola jotzen da toki horietara? (Aldaketa 
berriak, fitxategia igo, inprimatzeko bertsioa....)

Kategorien azpian horizontalean jartzerik?


> Gero arte.
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>    





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago