[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Ost, Abe 23, 12:43:01, CET 2009
az., 2009.eko aberen 23a 10:46(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> uste dut nire ezjakintasuna aproposa dela erabiltzaile bisitariaren
> tokian kokatzeko.
>
Ba oso ondo dago hori, nik agian jakintzat eman ditzakedan zenbait gauza
argitu behar dira.
> Goian librezale menua beti daukagu ikusgai.
> Bestalde argitu didazun eran, artikuluaren menua automatikoki sortzen da.
> Azpian, ditugun kategorietara joateko aukera agertzen da.
>
> aurreko mezuetan ulertu dudanagatik, wikia da webgunearen muina eta
> nolabait antolatuko dugu informazioa. Kategoriak erabiliko ditugu
> horretarako? (kategoria artikuluari ematen zaion 'etiketa' biltzailea
> dela ulertzen dut)
>
Kategoriak erabiltzea oso egokia izan daiteke informazioa antolatzeko,
oso erraza izateaz gain, horrela automatikoki sortzen baita kategorien
zuhaitza.
> gaur eguneko wikian, librezale, webgune berrirako materialak,
> Dokumentazioa, lokalizazioa eta lokalizazio proiektuak izeneko atalak
> ditugu. Hauek kategoriak dira?
>
Ez. Hori wikiaren azaleko orrian eskuz sortutako taula bat da.
Librezaleko egungo wikiko kategorien zuhaitza hau da:
http://wiki.librezale.org/index.php/Kategoria:Proiektuak
Gertatzen dena da orain arte wikian sortutako orri asko ez direla
kategorietan sailkatu, eta beraz ez dagoela denak biltzen dituen zuhaitz
bat. Kategoriak erabiltzea erabakitzen badugu (ni alde), wikiko orri
guztiak kategorizatu beharko genituzke.
> nik zuhaitza nionean, atal hauei buruz ari nintzen.
> Badago aukerarik horrelakoak agertzea '+' ikono batekin eta bertan klik
> eginez gero atal horren barruan dagoena agertzea?
>
Ba goian esan dudana, orriak kategorizatuta lortzen da hori. Oso erraza
da, kategorizatu nahi duzun orria edizioan jarri eta
[[Kategoria:nahiduzunkategoria]] idatzita egiten da.
> bestalde
> gaur eguneko nabigazioa desartu egiten da?
>
Azalean dagoen taula diozu? Ba ez dakit desagertu edo ez, orain azala
WordPressekoa izango da, beraz ez dakit Wikiko azala egongo den.
Nik uste dut wikiko azalean zuzenean zuhaitzen kategoria sartu
dezakegula. Horrela zuk diozun aurkibide hori edukiko genuke.
> eta tresnak?
>
>
MediaWikiren tresnak diozu? Behean eskuinean erabiltzaile erregistratuak
sartzeko aukera egongo da ("Saioa hasi/kontua sortu"), eta behin sartuta
orriak aldatzeko aukerak agertuko dira.
Ezkerreko zutabean agertzen diren kutxak ("Nabigazioa" eta "Tresnak")
kendu egin ditut, kanpora begira wiki itxura baino gehiago webgune
arrunt baten itxura eduki dezan. Hala ere, horiek mantentzea
komenigarria dela uste baduzue, berriro aktibatu daitezke. Hori bai,
diseinu berrian non sartu pentsatu beharko litzateke, ze nik uste dut
orin dauden lekuan (ezkerreko zutabe batean), ez direla ondo geratzen
diseinu berriarekin.
Gero arte.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago