[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ost, Abe 23, 10:46:27, CET 2009
Aupa!
uste dut nire ezjakintasuna aproposa dela erabiltzaile bisitariaren
tokian kokatzeko.
Goian librezale menua beti daukagu ikusgai.
Bestalde argitu didazun eran, artikuluaren menua automatikoki sortzen da.
Azpian, ditugun kategorietara joateko aukera agertzen da.
aurreko mezuetan ulertu dudanagatik, wikia da webgunearen muina eta
nolabait antolatuko dugu informazioa. Kategoriak erabiliko ditugu
horretarako? (kategoria artikuluari ematen zaion 'etiketa' biltzailea
dela ulertzen dut)
gaur eguneko wikian, librezale, webgune berrirako materialak,
Dokumentazioa, lokalizazioa eta lokalizazio proiektuak izeneko atalak
ditugu. Hauek kategoriak dira?
nik zuhaitza nionean, atal hauei buruz ari nintzen.
Badago aukerarik horrelakoak agertzea '+' ikono batekin eta bertan klik
eginez gero atal horren barruan dagoena agertzea?
bestalde
gaur eguneko nabigazioa desartu egiten da?
eta tresnak?
Ander.
deabru abokatu lanetan....
22/12/2009 20:52(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> ar., 2009.eko aberen 22a 19:30(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>
>>
>> Wikiarena ere oso integratua itxura orokorraz, asko gustatu zait.
>> Ekarpen erara, wikiko zuhaitz edo edukien menu modukorik?
>>
>>
>>
> Wikipediako artikuluek izenburu asko dituztenean agertzen diren edukien
> menuak esan nahi duzu? Ala artikuluak kategorietan sailkatzen dituzten
> menuak [1]?
>
> Lehenak automatikoki agertzen dira orriak 3 izenburu baino gehiago
> dituenean. Suposatzen dut hori ere (menuak agertzeko behar den
> izenburu-kopurua) aldatu egin daitekeela.
>
> Bigarrena badiozu, erraza da egitea, orri berria sortzean azpian
> [[Kategoria:Denadelakoa]] jarri eta kitto.
>
> Gehiago landutako beste irudi bat igo dut [2], hor aipatutako bi
> elementuak ikus ditzakezu.
>
> [1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Botanika
> [2] http://img709.imageshack.us/img709/6061/librezalewikia.png
>
> Asier.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago