[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Abe 22, 13:27:36, CET 2009


al., 2009.eko aberen 21a 21:48(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Jatorrizko mezua: al., 2009-12-21 21:41 +0100, egilea: assar
>> Kaixo,
>>
>> Jadanik sortu dut wikirako skin berria Ibairen lanean oinarrituta. Ia
>> dena dago, bilaketen kutxa falta zait bakarrik. Oraindik ez dakit oso
>> ondo nola egin bilaketarena, zuzenean MediaWikiren aukera erabili ala
>> Google Search erabili (badaude hori egiteko moduak). Zein aukera
>> litzateke egokiena? Ibaik zirriborroan bilaketarako bi aukera jarri
>> zituen: wikian eta foroetan. Momentuz ez dakit nola sartu wikitik
>> foroetan ere bilaketa egiteko aukera. Begiratu egin behar dut.
>>
>> Hori pentsatu bitartean, skin hori probatu nahi nuke zuzenean
>> Librezaleren wikian. Baina hori egin baino lehen, uste dut zerbitzarian
>> dagoen MW bertsioa eguneratu egin beharko litzatekeela. Nola egin behar
>> da hori?
>>
>> Asier.
>>
>
> Oso ondo! Nik orain ez daukat denborarik. 24tik 28ra jai edukiko dut eta
> ea orduan egiten dudan zerbait. Bilaketarena, imajinatzen dut
> Softcatalakoek egin dutena begiratuz lortu ahalko dugula. Nik oraingoz
> ez nioke garrantzia larregi emango horri.

Nik ere bilaketarena momentuz utzi egingo nuke SCrena ikusi artean; WPk 
ere badauka bere bilatzailea, foroak ere bai, ...

MWren eguneratzeari buruz, ping Hey_neken?
Mikel, nahi badek aurrekoan komentatutako Pootle-ren eguneraketa 
hauetako egunen batean zeukaguk begiratzea eta bide batez gainontzeko 
softwarearen eguneraketa + garbiketa egitea.

WPeko itxurari dagokionez, azalari[1] eta albiste soltearen 
orrialdeari[2] eskaini diot atentzio gehien, eta txikikeria batzuk 
begiratzea falta zaidan arren, praktikoki eginda dago.

Julen.

[1] http://img695.imageshack.us/img695/5061/wpazala.png
[2] http://img695.imageshack.us/img695/1417/wpalbistea.png



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago