[Librezale] Wikiaren itxura aldatzea
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Abe 21, 21:48:45, CET 2009
Jatorrizko mezua: al., 2009-12-21 21:41 +0100, egilea: assar
> Kaixo,
>
> Jadanik sortu dut wikirako skin berria Ibairen lanean oinarrituta. Ia
> dena dago, bilaketen kutxa falta zait bakarrik. Oraindik ez dakit oso
> ondo nola egin bilaketarena, zuzenean MediaWikiren aukera erabili ala
> Google Search erabili (badaude hori egiteko moduak). Zein aukera
> litzateke egokiena? Ibaik zirriborroan bilaketarako bi aukera jarri
> zituen: wikian eta foroetan. Momentuz ez dakit nola sartu wikitik
> foroetan ere bilaketa egiteko aukera. Begiratu egin behar dut.
>
> Hori pentsatu bitartean, skin hori probatu nahi nuke zuzenean
> Librezaleren wikian. Baina hori egin baino lehen, uste dut zerbitzarian
> dagoen MW bertsioa eguneratu egin beharko litzatekeela. Nola egin behar
> da hori?
>
> Asier.
>
Oso ondo! Nik orain ez daukat denborarik. 24tik 28ra jai edukiko dut eta
ea orduan egiten dudan zerbait. Bilaketarena, imajinatzen dut
Softcatalakoek egin dutena begiratuz lortu ahalko dugula. Nik oraingoz
ez nioke garrantzia larregi emango horri.
Parte hartzeko esaldiaren inguruan, neri berdin zait zein aukeratzen
den, Julenek aukeratu duena bera gustatzen zait.
Ondo izan!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago