[Librezale] Webgune berria

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 16, 15:42:52, CET 2009


or., 2009.eko aberen 11a 09:20(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> az., 2009.eko aberen 09a 12:51(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>> Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta
>> gure balizko asmoen berri emango diet.
>> Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz
>> ere arduratuko naiz.
>
> Esan didate UEUkoaren berri asteartean emango didatela.
>
> Bestetik, Softcatalàkoek esan didatenez MediaWikiko txantiloiak
> pasatzeko ez daukate batere arazorik; bestelakoak pasatzeko ere
> printzipioz ez dute uste arazorik egongo denik baina taldean komentatu
> nahi dute aldez aurretik.
>
> Notizi gehiago dauzkadanean eguneratuko dut mezu hau.

Ez dakit nik aipatutakoak gaizki ulertu dizkidaten (ez dugula ezer 
definitiborik, gure proiektuetatik haratago doan softwarea biltzeko 
*azpiegitura* izango genukeela, gusto handiz hartuko genituzkeela 
ekarpenak webgune berrian eta kolaboraziorako ateak zabalik dauzkagula), 
baina hauxe da hitzez hitz esan didatena:

- oker ez bagaude zuek bakarrik soft librearen bitegia egingo duzue ezta?
- hala bada biak manten daitezke bat guztiarekin eta bestea librearekin
- dena den lankidetzan aritzea interesgarria iruditzen zaigu
- lehen ideia hau da: guk eguneratzen duguna zuek RSS bitartez jasotzea 
eta alderantziz

Hau ikusita, ze iritzi?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago