[Librezale] Webgune berria
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Abe 16, 17:30:24, CET 2009
Julen-(e)k idatzi zuen:
> or., 2009.eko aberen 11a 09:20(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> az., 2009.eko aberen 09a 12:51(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Nire partez, momentuz UEUkoen egoerataz enteratzen saiatuko naiz eta
>>> gure balizko asmoen berri emango diet.
>>> Egoki ikusten bada, Softcatalàko moldaketak eta bestelakoak eskuratzeaz
>>> ere arduratuko naiz.
>>
>> Esan didate UEUkoaren berri asteartean emango didatela.
>>
>> Bestetik, Softcatalàkoek esan didatenez MediaWikiko txantiloiak
>> pasatzeko ez daukate batere arazorik; bestelakoak pasatzeko ere
>> printzipioz ez dute uste arazorik egongo denik baina taldean komentatu
>> nahi dute aldez aurretik.
>>
>> Notizi gehiago dauzkadanean eguneratuko dut mezu hau.
>
> Ez dakit nik aipatutakoak gaizki ulertu dizkidaten (ez dugula ezer
> definitiborik, gure proiektuetatik haratago doan softwarea biltzeko
> *azpiegitura* izango genukeela, gusto handiz hartuko genituzkeela
> ekarpenak webgune berrian eta kolaboraziorako ateak zabalik dauzkagula),
> baina hauxe da hitzez hitz esan didatena:
>
> - oker ez bagaude zuek bakarrik soft librearen bitegia egingo duzue ezta?
> - hala bada biak manten daitezke bat guztiarekin eta bestea librearekin
> - dena den lankidetzan aritzea interesgarria iruditzen zaigu
> - lehen ideia hau da: guk eguneratzen duguna zuek RSS bitartez jasotzea
> eta alderantziz
>
> Hau ikusita, ze iritzi?
Beraien katalogoan euskaraz dagoen software guzti-guztia sailkatzen dute
(Adobe Acrobar, Microsoft Office, eta abar barne) beraz, guk katalogoan
sartu nahi ditugunak baino eduki gehiago mantentzen dituzte. Ze guk ez
dugu software librea ez den proiekturik katalogoan sartu eta mantendu
nahi, ala bai?
RSS bati buruz diotena esateagatik da ala badute software bat gehitu edo
eguneratzen duten bakoitzean horrelako informazioa ematen duen RSSrik?
Nik semaforoen kontua egitea proposatzen dut, lehenik eta behin guk
euskaratzen ditugun programekin. Eta elkarrizketaren emaitzen arabera,
software gehiago sartuko dugu ala ez.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago