[Librezale] Blagan.net egitasmoa MediaWikirekin

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 16, 15:42:34, CET 2009


Aupa Asier,

ar., 2009.eko aberen 15a 20:24(e)an, Asier Garaialde(e)k idatzi zuen:
> Aupa guztiok,
>
> Hondarribiko Asier Garaialde naiz. Aspaldi partean Librezalen parte hartu
> nuen baina ondoren, lana eta familia dela eta, han gelditu ziren garai
> haiek. Hala ere, beti jarraitu izan zaituztet posta zerrenden bidez
> ixilpelko lurker bezala...
>
> Oraingoan, buruan dudan egitasmo berri baten ondorioz laguntza eske
> natorkizue.
>
> Hondarribian hizkera nahiko berezia egiten da baina zoritxarrez, udalak
> behar zuen garrantzirik eman ez eta ahalegin gutxi egin izan duelako, eta
> herriko ikastolak euskara batuaren erabilera bultzatu duelako batipat
> herriko hizkeraren aldean (batez ere, irakasle gehienak herrikoak ez
> direlako), azken urteetan herriko berezko hizkeraren beherakada oso
> garrantzitsua gertatu da, gehienbat arrantzale zaharrek mantentzen
> dutelarik bakarrik oraindik hizkera molde hau..
>
> Joera horreri bira emateko eta herriko hizkera sustatu eta bultzatzeko
> asmoz, herriko lagun talde batek 'blagan.net' egitasmoa jarri dugu martxan
> (blagan hitzak, Hondarribiko hizkeran 'hizketan' esan nahi du).
> Egitasmo honen baliabiderik garrantzitsuena, MediaWiki erabiliz,
> nolabaiteko wikipediaren antzeko gune kolaboratibo bat izango litzateke,
> gune honetan herriko hizkeraren inguruko hiztegi, esamolde, sintaxi,
> e.a.-ak biltzen joango ginatekeelarik.
>
> Hau izango litzateke laguntza beharreko zatia. Ez daukat arazorik
> MediaWikiaren oinarrizko instalakuntzarekin baina bai oinarrizko
> instalakuntza horren ondoren, gure proiekturako erabilgarriak liratekeen
> pluginekin eta erabilpenarekin.
>
> Zoritxarrez, ez duk MediaWiki asko erabili eta ez dut wikipedian parte
> handirik hartu ere, orain harte behar izan dudan kasu gehienetan
> dokuwikiarekin ongi moldatu bait naiz.
>
> Hala ere, egitasmo honetarako askoz egokia eta eraginkorragoa ikusten dut
> MediaWiki. Hortaz, norbaitek lagunduko ahal lidake, MediaWikiaren
> instalakuntza aurreratuagoa azaltzen, zein plugin dauden, zeintzuk diren
> interesgarrien azaldutakoa bezalako egitasmo batentzat eta azkenengoz,
> Wikipedian erabiltzen denaren antzeko maketazio txukun eta erakargarri bat
> sortzen?
>
> Sortu nahi dugun egitasmoaren inguruan datu gehiagorik behar baduzue
> galdetu iezadazue arazorik gabe, lehen azaldu dudan bezala, 'entzule'
> bezala egoten bait naiz Librezaleren zerrendetan...
>
> Besterik gabe eta 'adreilu' handiegia sartu ez dudanaren esperantzaz, agur
> bero bat.
>
> Asier Garaialde

Zerrenda honetan bada Wikipedian aktiboa den jendea, baita administrari 
batzuk ere. Hauek akaso lagun zaitzakete.

Bestetik, irakurriko zenuen bezela, gure webgunea eguneratzeko asmoen 
barruan MW erabiltzea dago, eta lan hori burutu ostean gutako batzuk 
akaso laguntzeko moduan izan gaitezke. Momentu honetan nik behintzat 
ezinezko.

Portzierto, zuen egitasmoak oso interesgarria dirudi, animo horrekin!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago