[Librezale] Blagan.net egitasmoa MediaWikirekin

Asier Garaialde agara a bildua kantauri.com
As, Abe 15, 20:24:00, CET 2009


Aupa guztiok,

Hondarribiko Asier Garaialde naiz. Aspaldi partean Librezalen parte hartu
nuen baina ondoren, lana eta familia dela eta, han gelditu ziren garai
haiek. Hala ere, beti jarraitu izan zaituztet posta zerrenden bidez
ixilpelko lurker bezala...

Oraingoan, buruan dudan egitasmo berri baten ondorioz laguntza eske
natorkizue.

Hondarribian hizkera nahiko berezia egiten da baina zoritxarrez, udalak
behar zuen garrantzirik eman ez eta ahalegin gutxi egin izan duelako, eta
herriko ikastolak euskara batuaren erabilera bultzatu duelako batipat
herriko hizkeraren aldean (batez ere, irakasle gehienak herrikoak ez
direlako), azken urteetan herriko berezko hizkeraren beherakada oso
garrantzitsua gertatu da, gehienbat arrantzale zaharrek mantentzen
dutelarik bakarrik oraindik hizkera molde hau..

Joera horreri bira emateko eta herriko hizkera sustatu eta bultzatzeko
asmoz, herriko lagun talde batek 'blagan.net' egitasmoa jarri dugu martxan
(blagan hitzak, Hondarribiko hizkeran 'hizketan' esan nahi du).
Egitasmo honen baliabiderik garrantzitsuena, MediaWiki erabiliz,
nolabaiteko wikipediaren antzeko gune kolaboratibo bat izango litzateke,
gune honetan herriko hizkeraren inguruko hiztegi, esamolde, sintaxi,
e.a.-ak biltzen joango ginatekeelarik.

Hau izango litzateke laguntza beharreko zatia. Ez daukat arazorik
MediaWikiaren oinarrizko instalakuntzarekin baina bai oinarrizko
instalakuntza horren ondoren, gure proiekturako erabilgarriak liratekeen
pluginekin eta erabilpenarekin.

Zoritxarrez, ez duk MediaWiki asko erabili eta ez dut wikipedian parte
handirik hartu ere, orain harte behar izan dudan kasu gehienetan
dokuwikiarekin ongi moldatu bait naiz.

Hala ere, egitasmo honetarako askoz egokia eta eraginkorragoa ikusten dut
MediaWiki. Hortaz, norbaitek lagunduko ahal lidake, MediaWikiaren
instalakuntza aurreratuagoa azaltzen, zein plugin dauden, zeintzuk diren
interesgarrien azaldutakoa bezalako egitasmo batentzat eta azkenengoz,
Wikipedian erabiltzen denaren antzeko maketazio txukun eta erakargarri bat
sortzen?

Sortu nahi dugun egitasmoaren inguruan datu gehiagorik behar baduzue
galdetu iezadazue arazorik gabe, lehen azaldu dudan bezala, 'entzule'
bezala egoten bait naiz Librezaleren zerrendetan...

Besterik gabe eta 'adreilu' handiegia sartu ez dudanaren esperantzaz, agur
bero bat.

Asier Garaialde
Asier Garaialde




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago