[Librezale] Webgune berria
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Al, Abe 14, 20:12:18, CET 2009
al., 2009.eko aberen 14a 18:32(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2009.eko aberen 14a 11:16(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
>> Parte hartzeko gonbitaren edukiei begira, ideia bat:
>> http://www.mozilla.org/contribute/
>>
>>
>>
> Oso adibide ona eta oso landua. Apuntatuta utzi dut wikian, baita
> aurreko mezuetan esan diren gauzak ere. Parte hartzera animatzeko
> botoiari jarri beharreko testurako proposamenak ere idatzi ditut.
> Horietako bat aukeratu beharko dugu.
>
> "Lokalizazio-gida" eta "Lan-tresnak" izeneko atalak betetzeko testu
> batzuen zirriborroa prestatu dut, oraingo webgunean eta wikian han eta
> hemen zeuden testuak bateratuta. Wikian utzi ditut, wikiaren azalean
> sortu dudan "Webgune berrirako materialak" izeneko kutxa batetik
> kontsulta daitezke. Kontuan izan zirriborroak direla eta oraindik bertan
> dauden lotura asko ez dabiltzala, bete egin behar ditut(gu).
>
> Nik uste dut orain garrantzitsua dela zein aplikazio erabiliko dugun
> erabakitzea. Joomla badirudi ez dela oso gustukoa erabili dutenentzat.
> Wordpressen alde Julenek (Softcatalàkoek ere bai), Ibaik eta nik
> (euskaraz dagoelako) hitz egin dugu. Txopik Drupalen alde hitz egin du,
> baina Wordpressen alde ere bai.
>
> Wordpress, beraz?
>
> Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian
> jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen
> diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).
>
> Asier.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Aupa!
Nik uste hainbat gauza argitu direna (bozketa beharrik gabe)
a) wordpress CMS bezala
b) wikian oinarritu webgune berria. (softcatalaren materiala ahal denean
aprobetxatuz)
c) Basurdea logoan (nire gustuko enara benetan polita egin arren Ibaik
:-D :-D :-D )
d) Ibairen disenuak guztiori gustatu zaizkigu
gainera Assarren hasierako proposamena landuz joan da: Berriak koadroa,
menua, proiektuak....
zuk diozun bezala, probak egin behar?
diseinura egokitzen da?
Koadroan ondo egokitzen dira berriak eta foroko mezuak....
gero atal bakoitza geratuko da, parte hartzearen, proiektuena....
WP bakarra da (pluginak sartzen ez baditugu...), baina mozillak
gutxienez lau atal bai (FX,TH,Cal,Fennec)
Baina gaiak irekitzen joateko hobe da batzuk itxiak uztea.
goiko letrak itxita eman genezake ezta?
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago