[Librezale] Webgune berria

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Abe 15, 16:08:25, CET 2009


al., 2009.eko aberen 14a 19:28(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
> Adi baina, itxuraren zati handiena MWk definituko du beraz horrek
> mugatuko du WPren gainean egin beharrekoa.
>
> Ez nagoena ziur da MWk nola funtzionatzen duen (ez dut garapeneko
> esperientziarik honekin) eta oraindik SCkoen kodearen zain nago ikusteko
> haien inplementazioa nolakoa den.
>
> Itxura bat lantzekotan, beraz, nik momentuz itxura "moztu" edo
> "anputatu" bat egingo nuke, behar dugun oinarrizkoenera mugatuz, blogeko
> bidalketak bistaratzera, alegia.
>
> Librezalen WP instalatzeko behintzat onena sysadminak zuzenean egitea.
> Oker ez banago gainera librezaleko MySQL datu-basean zabor ugari dago
> eta hori garbitzeko aprobetxa daiteke okasioa. Bide batez MWren bertsioa
> eguneratzea ere ez legoke gaizki (eta foroa!).
>
> Lana lokalean erosoago egingo duzu.
>    

WP lokalean instalatu dut eta begiratzen hasi naiz azalerako theme-a 
nola sortu. Uste dut PHP pixka bat jakin behar dela. Begiratzen 
jarraituko dut. Honetaz gehiago dakien beste inork lan hau egin nahi 
badu, agian hobeto eta azkarrago egingo du.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago