[Librezale] Webgune berria
Ander Elortondo
ander a bildua elortondo.net
Al, Abe 14, 20:20:23, CET 2009
al., 2009.eko aberen 14a 20:12(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> al., 2009.eko aberen 14a 18:32(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>
>> al., 2009.eko aberen 14a 11:16(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>
>>
>>> Parte hartzeko gonbitaren edukiei begira, ideia bat:
>>> http://www.mozilla.org/contribute/
>>>
>>>
>>>
>>>
>> Oso adibide ona eta oso landua. Apuntatuta utzi dut wikian, baita
>> aurreko mezuetan esan diren gauzak ere. Parte hartzera animatzeko
>> botoiari jarri beharreko testurako proposamenak ere idatzi ditut.
>> Horietako bat aukeratu beharko dugu.
>>
>> "Lokalizazio-gida" eta "Lan-tresnak" izeneko atalak betetzeko testu
>> batzuen zirriborroa prestatu dut, oraingo webgunean eta wikian han eta
>> hemen zeuden testuak bateratuta. Wikian utzi ditut, wikiaren azalean
>> sortu dudan "Webgune berrirako materialak" izeneko kutxa batetik
>> kontsulta daitezke. Kontuan izan zirriborroak direla eta oraindik bertan
>> dauden lotura asko ez dabiltzala, bete egin behar ditut(gu).
>>
>> Nik uste dut orain garrantzitsua dela zein aplikazio erabiliko dugun
>> erabakitzea. Joomla badirudi ez dela oso gustukoa erabili dutenentzat.
>> Wordpressen alde Julenek (Softcatalàkoek ere bai), Ibaik eta nik
>> (euskaraz dagoelako) hitz egin dugu. Txopik Drupalen alde hitz egin du,
>> baina Wordpressen alde ere bai.
>>
>> Wordpress, beraz?
>>
>> Zer egin behar da Wordpress instalatzeko eta erabiltzen hasteko? Agian
>> jadanik has gaitezke probatzen nola sor dezakegun theme bat Ibairen
>> diseinuan oinarrituta (hori da egin behar dena, ezta?).
>>
>> Asier.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
> Aupa!
>
> Nik uste hainbat gauza argitu direna (bozketa beharrik gabe)
> a) wordpress CMS bezala
> b) wikian oinarritu webgune berria. (softcatalaren materiala ahal denean
> aprobetxatuz)
> c) Basurdea logoan (nire gustuko enara benetan polita egin arren Ibaik
> :-D :-D :-D )
> d) Ibairen disenuak guztiori gustatu zaizkigu
>
> gainera Assarren hasierako proposamena landuz joan da: Berriak koadroa,
> menua, proiektuak....
> zuk diozun bezala, probak egin behar?
> diseinura egokitzen da?
> Koadroan ondo egokitzen dira berriak eta foroko mezuak....
> gero atal bakoitza geratuko da, parte hartzearen, proiektuena....
> WP bakarra da (pluginak sartzen ez baditugu...), baina mozillak
> gutxienez lau atal bai (FX,TH,Cal,Fennec)
> Baina gaiak irekitzen joateko hobe da batzuk itxiak uztea.
>
> goiko letrak itxita eman genezake ezta?
>
> Ander.
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
julenen eta txopiren mezuak irakurri gabe nituen goikoa bidaltzean....
aurrera!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago