[Librezale] Webgunearen eguneratzea Re: Fwd: Premios Buber Sariak

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Abe 1, 22:49:12, CET 2009


Julen(e)k dio:
> Portzierto, webgunea aspalditik berritzeko daukagula jakinda eta ematen 
> diogun arreta eskasa ikusita, harritzen nau gu aukeratu izana finalisten 
> artean.
> 

Ni prest nago sartuta nagoen beste gauzak aldi batez uzteko eta webgunea 
eraberritzen lan egiteko. Proposatu zen wikiaren aukera (SoftCatalárena) 
ez zait gaizki iruditzen, hori ondo dago proiektuen kudeaketa denon 
artean eramateko, orain arte egin den bezala baina itxura aldatuta eta 
hobeto antolatuta.

Hala ere, beste zerbait ere beharko genuke wikiarekin egin ezin 
daitezkeen gauzak egiteko. Ez dakit, adibidez Twitter-eko mezuak 
erakustea azalean, inoiz komentatu den planet-a, etiketa-zopak... Hori 
egiteko CMS bat erabili beharko litzatekeela uste dut, baina ez dakit 
hori egin daitekeenik...

Softcalá-k eta Mozilla Hispanok Drupal erabiltzen dute. Instalatu al 
daiteke hori Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian?

Beste inor animatzen da nirekin batera horrtean lan egitera?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago