[Librezale] Webgunearen eguneratzea Re: Fwd: Premios Buber Sariak

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 2, 19:27:26, CET 2009


ar., 2009.eko aberen 01a 22:49(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>> Portzierto, webgunea aspalditik berritzeko daukagula jakinda eta ematen
>> diogun arreta eskasa ikusita, harritzen nau gu aukeratu izana finalisten
>> artean.
>>
>
> Ni prest nago sartuta nagoen beste gauzak aldi batez uzteko eta webgunea
> eraberritzen lan egiteko. Proposatu zen wikiaren aukera (SoftCatalárena)
> ez zait gaizki iruditzen, hori ondo dago proiektuen kudeaketa denon
> artean eramateko, orain arte egin den bezala baina itxura aldatuta eta
> hobeto antolatuta.

Baita ni ere; aurreko saiakeretan hitzak bai baina ekintzen faltan izan 
gara, askotan pasa izan zaigun bezela. Uste dut denok gaudela ados 
webgune berria behar/nahi dugula, baina ekintzarik gabe ez goaz inora.

Proposatzen dudana (Eubakoaren ildotik gutxi gorabehera):
- Honetan lan egin nahi dutenekin lantalde bat osatzea
- Lantaldeak webguneak izan behar lituzkeen ezaugarriak zehaztea
- Posta-zerrendan aurkeztea eta oniritzia jasotzea (ezingo da %100ekoa 
izan, inoiz ez baitugu bukatuko bestela; zirt edo zart egin behar bada 
lantaldeak egin dezala)
- Lantaldeak webgunearen inplementazioa lantzea eta probarako gune bat 
martxan jartzea
- Probarako gunea posta-zerrendan aurkeztea eta jendearen feedback-aren 
arabera azken ukituak ematea
- Webgune berria publiko egitea

> Hala ere, beste zerbait ere beharko genuke wikiarekin egin ezin
> daitezkeen gauzak egiteko. Ez dakit, adibidez Twitter-eko mezuak
> erakustea azalean, inoiz komentatu den planet-a, etiketa-zopak... Hori
> egiteko CMS bat erabili beharko litzatekeela uste dut, baina ez dakit
> hori egin daitekeenik...

Printzipioz zerbitzarian PHP + MySQL euskarria daukagu, gauza 
horietarako arazorik ez beraz.

> Softcalá-k eta Mozilla Hispanok Drupal erabiltzen dute. Instalatu al
> daiteke hori Librezalek erabiltzen duen zerbitzarian?

Mozilla Hispanok WordPress erabiltzen du :P
Software horiek PHP + MySQL binomioaren gainean daude eginak, beraz 
arazorik ez.

> Beste inor animatzen da nirekin batera horrtean lan egitera?

Ni bai.

(Ibai, zuk honetarako gogorik bai? Benga, gusto oneko norbait ez da 
batere gaizki etorriko... eta eskarmentua ez zaizu falta :P)

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago