[Librezale] openoffice.org 3.0 deb errepositorioak.....

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Api 22, 15:29:44, CEST 2009


Kaixo:

  ubuntu 9.04 ateratzear dagoenean, aurreikuspenak itxaropentsuak ziren,
Gnome 2.26 (nautilus errorea konponduta), abio azkarra, ext4, jakinarazpen
sistema berria eta nola ez, Ooo 3.0.1.
Baina usteak erdiak ustel dio esaera zaharrak eta benetan mingarriena Ooo
3.0 euskaraz ez egoteak penatu nau.

Sistema guztia euskaraz dago, openoffice.org-l10n-eu,
openoffice.org-help-eu, language-pack-eu  eta language-pack-gnome-eu
paketeak besteak beste kargatuak daude, baina Ooo ingeleraz ageri da.

Ubuntu 9.04k programa berri bat dakar, "Computer Janitor". Honek erabiltzen
ez diren paketeen garbiketa gomendatzen du.

openoffice.org-l10n-eu, openoffice.org-help-eu paketeak garbitzeko
proposatzen ditu. zergatik????

Trasteatzen ibili naiz rosseta "famatuan" baina ez dut Ooo hizkuntza
paketerik aurkitu. (beharbada hobe). Helburua bertan ingeleraz baleude,
euskarazkoa igotzea zen, baian ez daudenez...
nondik hartzen ote du ubuntuk euskara paketeak?
Zergatik euskara paketeak ez daude euskaraz? (ulertuko nuke ez egotea ezer,
baina eu paketeak euskaraz ez egotea...)

informazio hau ubuntu 9.04ra eguneratzekotan zabiltzatenoi baliagarri izango
zaizuelakoan....

izan libre, izan euskaldun!

Ander.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090422/f4c68c08/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago