[Librezale] Vuze-ren lokalizazioa prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Api 25, 11:19:40, CEST 2009


2009/4/24 assar <asarasua a bildua telefonica.net>:
> Julen(e)k dio:
>> 2009/4/24 assar <asarasua a bildua telefonica.net>:
>>
>> Webgune berrirako (eta ahal bada, bitartean ere bai) ezinbestean tokia
>> bilatu behar zaio (ping !!).
>
> SofCatalá-ren webgunea begiratzen egon naiz, eta hor MediaWiki (itxura
> moldatuta) nahikotxo erabiltzen dutela ikusi dut. Webgunean daukaten
> TMXen biltegia hain justu wikiarekin egina dago. Agian guk ere
> Librezaleren wikian utzi genitzake TMXak.

Bai, edukientzat MediaWiki erabiltzen dute nagusiki (oso tuneatuta,
bai), nahiz eta HTML solte batzuk ere badituzten. Orri nagusiko
berrientzat Drupal (hau ere oso tuneatuta) darabilte eta planeterako
planetplanet, noski.

> Pootle-era igotzen duzunean esan, jendeak jakin dezan hor dagoela eta
> nahi duenak ekarpenak egin ditzan.

Gehituta: http://librezale.org:8080/eu/vuze/

Kudeaketarako baimen guztiak dituzu, beraz zure proiektuen artean Vuze
aukeratzean "Kudeaketa" izeneko lotura bat agertuko zaizu. Hemendik
aurrerakoak zure kontu!

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago