[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Api 24, 10:39:20, CEST 2009
Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Bi puntu dira tarteko izan ditugunak, lobbyak eta auto erregulazioa.
>
> lobbyak presio talde gisa ulertzen ditut nik, ez "gizartea zapaltzeko"
> presio talde gisa.
> Euskal wikipediak ere nire erara ulertzen du:
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Lobby
> Gaztelerazkoan [1] sindikatuak, homosexualak eta ekologistak lobby
> indartsuenen artean sartzen dituzte.
> Egia da lobby garrantzitsuenak patronalarenak direla eta interes
> maltzurrak aurrera atera dituztela.
Sindikatu batek patronalaren aurrean langileen eskubideak defendatzen
ditu. Legalki onartua eta erregulatua dagoen zerbait da. Hobeto ala
txartoago egin, horretan ez gara sartuko, mekanismo zilegia iruditzen
zait.
Euskal Herrian dauzkagun gizarte mugimenduek (genero askatasunaren aldeko
taldeak, hacklabak, talde antimilitaristak, talde ekologistak, ...),
herritarrengan eta instituzioengan eragina sortu nahi dute. Eta
horretarako, iritzi publikoa aldatzen zaiatzen dira gehien bat. Gai zehatz
baten inguruan informazioa zabalduz, kontzientziak piztuz eta abar. Baina
egiten dutena zentzunaren arauak jarraitzea da.
Gero desobedientzia zibila ere badago. Ekimen mota honek, arauak apurtzera
heldu daiteke, baina arauak egokiak ez direla ulertu eta zentzu
demokratiko sakon batetik egin beharreko zerbait ikusten dutenean. Horren
adibideak, MOKek eta Green Peacek egin dituzten eta egiten dituzten
ekintza ikusgarriak. Beti ere publikoak eta herritarren zati handi batek
ulertzen dituenak.
Baina parlamentariak ere antolatu batean agobiatzen dituen talde batek (ez
dut lobby hitza erabiliko horrek arazoak sortzen bait ditu), arauak
errespetatzen al ditu? Zeintzuk? Badira software librearen aldeko alderdi
politikoak (Pirate Party suedian, Partido Pirata espainiar estatuan).
Hackmeetingetan software librearen aldeko manifestazioak egin dira. Badago
software librearen aldeko gizarte mugimendu bat. Software librearen alde
eta kultura librearen alde egin dira desobedientzia zibila bezala sailkatu
daitezkeen ekintza dexente. Guzti horiek zilegiak iruditzen zaizkit.
Baina parlamentariak era antolatu batean agobiatzea zilegia al da?
Software Librearen Paktua ez da sinadura bilketa sinple bat. Bere helburua
ez da gaur egun demokraziaren zutabe bezala erabiltzen ditugun alderdi
politikoek software librea bultzatzea. Ezta iritzi publikoa aldatzen
zaiatzea informatuz edo/eta herritarren kontzientziak piztuz. Ez. Talde
honek guzti horretaz paso egiten du. Zentzunaren arabera demokratikoak
diren bide guzti horietaz paso egin eta zuzenean Bruselara doa. Baina ez
manifa bat egiteko, baizik eta parlamentariak zuzenean eragiteko. Atzo
aipatu nituen presio talde berekoi eta kaltegarriek egiten duten bezala.
Niretzat hori ez da zilegia. Edozein demokraziaren aurka doa. Eta helburu
on batek bitartekoak garbitzen dituela pentsatu ezean, aurka egon beharra
dagoelakoan nago.
Nire ustez, horrelako talde baten zeintzu helburu dituen berdin da. Ziur
nago beste presio taldeetakoek ere egiten dutena egiteko arrazoia dutela
pentsatzen dutela (merkatu librean sinesten dutelako, energia nuklearrak
benetan merezi duela pentsatzen dutelako...). Baina hori ez da kontua.
Talde batek gizartearen nahien atzetik lan egiten badu, kaltegarria da. Ez
da bateragarria. Ez da osagarria. Kaltegarria da.
Talde ekologistek zer egin behar dute, energia berriztatzailen inguruko
enpresek indar nahiko lortzen dutenean beste lobby bat sortu
parlamentarien jarduna aldatzeko? Eta etorkinek zer egingo dute? Eta
txiroek? Software librearen alde gauden guztiok (herritarrok eta enpresok)
indar nahiko hartzen dugunean demokraziaren arauetatik at presioa egin eta
dena konponduta? Nik ez dut horrelako presio talderik nahi.
Indar neoliberalen aurka beraien jokoan sartuz irabaziko dugula pentsatuko
du inork. Nik ez dut horrela pentsatzen. Alderantziz. Politika
demokratikoago bat lortu dezakegula uste dut, demokrazia zuzena handituz
eta ierarkiak txikituz (edo kenduz). Hau da herritarrok gero eta gehiago
sare bezala lan eginez. Baina hori beste kontu bat da. Oso konplexua eta
oraindik argi ez dudana. Beraz, isildu egingo naiz.
> Tresna berdina erabiltzeak ez gaitu berdin bihurtzen.
>
> Autoerregulazioaren inguruan ados gaude neoliberalismoak bultzatutako
> formula ez dela egokia. "swarming efektua" egia esan ez dakit zer den,
> begiratuko...
Atzo aipatu nuen liburua HTML formatuan:
http://www.tni.org/detail_pub.phtml?know_id=210
Liburu bera Google Docs-en:
http://books.google.com/books?id=wtFf5URe6ggC&printsec=frontcover
Swarming-aren erabilera zentzu politikoan (ez biologikoan) aipatzen duen
artikulu txiki bat:
http://ict4peace.wordpress.com/2006/07/19/swarming-and-the-future-of-protesting/
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago