[Librezale] Vuze-ren lokalizazioa prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Api 24, 08:44:21, CEST 2009


og., 2009.eko apiren 23a 23:45(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>
> Galdera batzuk:
> - Azureus-en lokalizazioari ekin zitzaionean norbait jarri al zen
> harremanetan garatzaileekin, ala ez?

Ideiarik ez. Nor ibili zen Azureusekin lanean? Webgune ofizialean 
begiratu duzu inor ageri den arduradun bezela? (Azken hau hobe ezertan 
hasi aurretik egitea).

> - Pootle-k ez omen du onartzen .properties formatua, eta nik nahiago
> nuke lokalizazio hau Librezaleren webgunean egongo balitz. Ba al dago
> beste lekuren bat webgunean, Pootle-z aparte, fitxategi hau gordetzeko?

Zuzenean ez, baina Translate Toolkiteko bihurtzaileekin POra pasa 
daiteke eta Pootlera igo. Hala egiten dugu Mozilla familiako aplikazioekin.

> - Norbaitek kenduko al du Azureus-en lokalizazio zaharra Pootle-etik?

Kenduta.

Julen.

pD: Zerrendara mezu berria idazteko ez erantzun beste hari bati, 
posta-bezeroak (eta mailman bezalako softwarea) nahastu egiten direlako 
hariak sortzean, izenburuari begiratu ordez mezuaren identifikadoreari 
begiratzen dietelako.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago