[Librezale] Vuze-ren lokalizazioa prest

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Api 23, 23:45:45, CEST 2009


Kaixo gabon. Vuze (lehen Azureus) aplikazioaren interfazea euskaratu 
dut. Librezaleren Pootle-n badago Azureus-en bertsio zahar baten 
itzulpena erdi egina-edo dagoena. Izatez, horretan oinarritu naiz 
lokalizazio berria egiteko.

Lokalizazioa ez dut egin PO fitxategi baten gainean, zuzenean 
.properties fitxategian baizik, horixe baita Javak erabiltzen duen 
formatua locale-etarako (Vuze Javan programatuta dago).

Galdera batzuk:
- Azureus-en lokalizazioari ekin zitzaionean norbait jarri al zen 
harremanetan garatzaileekin, ala ez?
- Pootle-k ez omen du onartzen .properties formatua, eta nik nahiago 
nuke lokalizazio hau Librezaleren webgunean egongo balitz. Ba al dago 
beste lekuren bat webgunean, Pootle-z aparte, fitxategi hau gordetzeko?
- Norbaitek kenduko al du Azureus-en lokalizazio zaharra Pootle-etik?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago