[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Iratxe Esnaola Arribillaga
extari a bildua gmail.com
Ast, Api 23, 22:41:21, CEST 2009
aupa aupa!
hemen naiz berriz ;-)
kontutxo bat bakarrik lobby-aren harira. Eztabaidaren hasieratik FSP-en
atzetik lobby bat sortzeko dauden [ egon litezkeen ] asmoez hitz egin da.
Eta lobby-a bera tresna egokia den edo ez ere aipatu da.
Lobby-ak ez dira, inondik ere, sistema bat demokratikoagoa bilakatzeko
tresna, erabat ados. Baina, Free Software Pact lobby bat da? Inizitibaren
sustatzaileak ez al dira Frantziar Estatuko eta Italiako SL-aktibistak?
ummm... Badirela baiezta dezaket, iturri fidagarrietatik. ;-)
Ez dakigu FSP-ek E7-ko hauteskundeetan eta gerora nolako eragina izango
duen. Baina lobby bat ez bada, zergatik aurka jarri?
Aurrekoan esan bezala, nire ustez, SL-ren inguruko eztabaida Europar
Parlamentuan mahaigaineratzea da helburua. Baina tira... beharbada ez... ;-)
gabon pasa,
ta muxu bat,
iRaTXe.
2009/4/23 Ibai Oihanguren <3arrano a bildua 3arrano.com>
> Jatorrizko mezua: og., 2009-04-23 19:00 +0200, egilea: Txopi
> > Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
> > >> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
> > >>> Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz
> eta
> > >>> zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
> > >>> dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
> > >>> zenuke.
> > >>
> > >> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA
> [2]
> > >> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn
> > >> lan
> > >> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
> > >> zerbait. Aurrera!
> > >>
> > >> Txopi.
> > >>
> > >> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
> > >> [2] http://www.omg.org/mda/
> > >>
> > >>
> > >
> > >
> > > Aupa, argitaratuko nukeena ondorengo hau izango zen, zure hitzekin oso
> > > ondo azalduta zegoen, eta ongi baderitzozu horrela publikatuko dut,
> > > bestela esan:
> > >
> > > Izenburua: Software librearen aldeko ituna? Ez, eskerrik asko.
> > >
> > > Sarrera: Sustatun agertutako albiste baten harira Librezale
> > > posta-zerrendan eztabaida txiki bat sortu da: «Software librearen
> aldeko
> > > ituna izeneko ekimena sortu dute Europar Batasuneko
> hauteskundeetarako».
> > > Itxuraz albiste pozgarria dirudi, baina ez da hala.
> > >
> > > Testua:
> > >
> > > Orain gutxi Eneko Astigarragak Sustatura bialdutako artikulu baten
> > > arabera, software librearen aldeko lagun talde batek Software librearen
> > > aldeko ituna ekimena (Free Software Pact Initiative) sortu du, Europar
> > > Batasuneko ekaineko hauteskundeetarako hautagai diren politikariek
> > > software askearen aldeko hitzarmen bat sinatu dezaten. Hori da gutxi
> > > gora-behera, gehiago jakin nahi baduzue www.freesoftwarepact.eu
> webgunea
> > > bisitatu.
> > >
> > > Asko sakondu gabe, software librea zabaltzeko bide on bat dirudi, baina
> > > pixka bat hausnartuta konturatuko zarete ez dela hala. Librezaleko
> > > posta-zerrendan Txopik azaldutako iritzia plazaratu nahiko nuke hemen,
> > > berekin guztiz bat bainator:
> > >
> > > «nire ustez kontu hori lobby antzeko bat sortzea da.
> > >
> > > Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek instituzio
> > > demokratikoetan presioa egiteko erabiltzen dituzten presio-talde
> > > horietako bat eratzea. Software askea IKT enpresetan gero eta
> > > hedatuago dago eta nolabait esatearren ekimen honek ez nau harritzen.
> > > Baina (...) ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke?
> > > Seguraski bai, baina ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta
> > > sarearen autoerregulazioaren aldekoa, ez indartsuenek joku
> > > demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken finean, ekimen horrek hori
> > > bait du helburu.
> > >
> > > Software askearen aldekoa banaiz, batzar eredua gogoko badut eta
> > > Librezaleren independentziaz harro banago, ez da software librea
> > > zabaltzeko bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea
> > > bidea da, ez helmuga.
> > >
> > > Gai horren kontura zerbait egitea, bere aurka aritzea izango zen.
> > > Barrutik kritika gogor bat egitea, helburu on batek bitartekoak on
> > > egiten ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako
> > > denborarik ere ez daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko
> > > aukera asko dituen jarrera da gainera.»
> > >
> > > Txopik dioen bezala, presio-talde baten sorrera da, eta horrek
> > > demokraziaren funtsaren aurka egiten du. Honelako ekimenak bultzatu
> baino
> > > lehen pentsatu beharra dago, ea helburu bat lortzeko edozein bide
> zilegi
> > > den, eta nik garbi daukat software librearen alde egiteko bide hau ez
> dela
> > > egokia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, baina nik itun honi zer
> > > erantzun argi daukat: ez, eskerrik asko.
> >
> > Ez dakit Ibai, agian interesgarriagoa litzateke eztabaida honetan
> > ateratzen ari diren argumentuak gozatzea, artikulu hori argitaratzea
> > baino. Guk gai honen inguruan adostasunik ez daukagula ikusirik, pentsa
> > kanpoan... (ingurune askoz zabal eta desberdin batean).
> >
> > Edozein kasutan, nire hitzak zabaltzeko baimen osoa duzula aurreratzen
> dizut.
> >
> > Txopi.
> >
>
> Ba agian bai. Orain ez dut denborarik, ea aste bukaeran, ordurarte egondako
> erantzunekin. Izan ere, egia da Anderrek eta Iratxek esandakoak ere jarri
> nahiko nituzkeela.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090423/da05a3e9/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago