[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Ibai Oihanguren
3arrano a bildua 3arrano.com
Ast, Api 23, 20:08:40, CEST 2009
Jatorrizko mezua: og., 2009-04-23 19:00 +0200, egilea: Txopi
> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
> >> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
> >>> Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
> >>> zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
> >>> dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
> >>> zenuke.
> >>
> >> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA [2]
> >> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn
> >> lan
> >> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
> >> zerbait. Aurrera!
> >>
> >> Txopi.
> >>
> >> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
> >> [2] http://www.omg.org/mda/
> >>
> >>
> >
> >
> > Aupa, argitaratuko nukeena ondorengo hau izango zen, zure hitzekin oso
> > ondo azalduta zegoen, eta ongi baderitzozu horrela publikatuko dut,
> > bestela esan:
> >
> > Izenburua: Software librearen aldeko ituna? Ez, eskerrik asko.
> >
> > Sarrera: Sustatun agertutako albiste baten harira Librezale
> > posta-zerrendan eztabaida txiki bat sortu da: «Software librearen aldeko
> > ituna izeneko ekimena sortu dute Europar Batasuneko hauteskundeetarako».
> > Itxuraz albiste pozgarria dirudi, baina ez da hala.
> >
> > Testua:
> >
> > Orain gutxi Eneko Astigarragak Sustatura bialdutako artikulu baten
> > arabera, software librearen aldeko lagun talde batek Software librearen
> > aldeko ituna ekimena (Free Software Pact Initiative) sortu du, Europar
> > Batasuneko ekaineko hauteskundeetarako hautagai diren politikariek
> > software askearen aldeko hitzarmen bat sinatu dezaten. Hori da gutxi
> > gora-behera, gehiago jakin nahi baduzue www.freesoftwarepact.eu webgunea
> > bisitatu.
> >
> > Asko sakondu gabe, software librea zabaltzeko bide on bat dirudi, baina
> > pixka bat hausnartuta konturatuko zarete ez dela hala. Librezaleko
> > posta-zerrendan Txopik azaldutako iritzia plazaratu nahiko nuke hemen,
> > berekin guztiz bat bainator:
> >
> > «nire ustez kontu hori lobby antzeko bat sortzea da.
> >
> > Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek instituzio
> > demokratikoetan presioa egiteko erabiltzen dituzten presio-talde
> > horietako bat eratzea. Software askea IKT enpresetan gero eta
> > hedatuago dago eta nolabait esatearren ekimen honek ez nau harritzen.
> > Baina (...) ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke?
> > Seguraski bai, baina ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta
> > sarearen autoerregulazioaren aldekoa, ez indartsuenek joku
> > demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken finean, ekimen horrek hori
> > bait du helburu.
> >
> > Software askearen aldekoa banaiz, batzar eredua gogoko badut eta
> > Librezaleren independentziaz harro banago, ez da software librea
> > zabaltzeko bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea
> > bidea da, ez helmuga.
> >
> > Gai horren kontura zerbait egitea, bere aurka aritzea izango zen.
> > Barrutik kritika gogor bat egitea, helburu on batek bitartekoak on
> > egiten ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako
> > denborarik ere ez daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko
> > aukera asko dituen jarrera da gainera.»
> >
> > Txopik dioen bezala, presio-talde baten sorrera da, eta horrek
> > demokraziaren funtsaren aurka egiten du. Honelako ekimenak bultzatu baino
> > lehen pentsatu beharra dago, ea helburu bat lortzeko edozein bide zilegi
> > den, eta nik garbi daukat software librearen alde egiteko bide hau ez dela
> > egokia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, baina nik itun honi zer
> > erantzun argi daukat: ez, eskerrik asko.
>
> Ez dakit Ibai, agian interesgarriagoa litzateke eztabaida honetan
> ateratzen ari diren argumentuak gozatzea, artikulu hori argitaratzea
> baino. Guk gai honen inguruan adostasunik ez daukagula ikusirik, pentsa
> kanpoan... (ingurune askoz zabal eta desberdin batean).
>
> Edozein kasutan, nire hitzak zabaltzeko baimen osoa duzula aurreratzen dizut.
>
> Txopi.
>
Ba agian bai. Orain ez dut denborarik, ea aste bukaeran, ordurarte egondako erantzunekin. Izan ere, egia da Anderrek eta Iratxek esandakoak ere jarri nahiko nituzkeela.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago