[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 23, 19:00:35, CEST 2009
Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
>> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
>>> Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
>>> zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
>>> dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
>>> zenuke.
>>
>> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA [2]
>> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn
>> lan
>> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
>> zerbait. Aurrera!
>>
>> Txopi.
>>
>> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
>> [2] http://www.omg.org/mda/
>>
>>
>
>
> Aupa, argitaratuko nukeena ondorengo hau izango zen, zure hitzekin oso
> ondo azalduta zegoen, eta ongi baderitzozu horrela publikatuko dut,
> bestela esan:
>
> Izenburua: Software librearen aldeko ituna? Ez, eskerrik asko.
>
> Sarrera: Sustatun agertutako albiste baten harira Librezale
> posta-zerrendan eztabaida txiki bat sortu da: «Software librearen aldeko
> ituna izeneko ekimena sortu dute Europar Batasuneko hauteskundeetarako».
> Itxuraz albiste pozgarria dirudi, baina ez da hala.
>
> Testua:
>
> Orain gutxi Eneko Astigarragak Sustatura bialdutako artikulu baten
> arabera, software librearen aldeko lagun talde batek Software librearen
> aldeko ituna ekimena (Free Software Pact Initiative) sortu du, Europar
> Batasuneko ekaineko hauteskundeetarako hautagai diren politikariek
> software askearen aldeko hitzarmen bat sinatu dezaten. Hori da gutxi
> gora-behera, gehiago jakin nahi baduzue www.freesoftwarepact.eu webgunea
> bisitatu.
>
> Asko sakondu gabe, software librea zabaltzeko bide on bat dirudi, baina
> pixka bat hausnartuta konturatuko zarete ez dela hala. Librezaleko
> posta-zerrendan Txopik azaldutako iritzia plazaratu nahiko nuke hemen,
> berekin guztiz bat bainator:
>
> «nire ustez kontu hori lobby antzeko bat sortzea da.
>
> Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek instituzio
> demokratikoetan presioa egiteko erabiltzen dituzten presio-talde
> horietako bat eratzea. Software askea IKT enpresetan gero eta
> hedatuago dago eta nolabait esatearren ekimen honek ez nau harritzen.
> Baina (...) ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke?
> Seguraski bai, baina ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta
> sarearen autoerregulazioaren aldekoa, ez indartsuenek joku
> demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken finean, ekimen horrek hori
> bait du helburu.
>
> Software askearen aldekoa banaiz, batzar eredua gogoko badut eta
> Librezaleren independentziaz harro banago, ez da software librea
> zabaltzeko bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea
> bidea da, ez helmuga.
>
> Gai horren kontura zerbait egitea, bere aurka aritzea izango zen.
> Barrutik kritika gogor bat egitea, helburu on batek bitartekoak on
> egiten ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako
> denborarik ere ez daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko
> aukera asko dituen jarrera da gainera.»
>
> Txopik dioen bezala, presio-talde baten sorrera da, eta horrek
> demokraziaren funtsaren aurka egiten du. Honelako ekimenak bultzatu baino
> lehen pentsatu beharra dago, ea helburu bat lortzeko edozein bide zilegi
> den, eta nik garbi daukat software librearen alde egiteko bide hau ez dela
> egokia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, baina nik itun honi zer
> erantzun argi daukat: ez, eskerrik asko.
Ez dakit Ibai, agian interesgarriagoa litzateke eztabaida honetan
ateratzen ari diren argumentuak gozatzea, artikulu hori argitaratzea
baino. Guk gai honen inguruan adostasunik ez daukagula ikusirik, pentsa
kanpoan... (ingurune askoz zabal eta desberdin batean).
Edozein kasutan, nire hitzak zabaltzeko baimen osoa duzula aurreratzen dizut.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago