[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 23, 19:05:48, CEST 2009
Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Ez daukat denbora handirik, baina badira hemen bota diren hainbat ideia
> benetan beldurgarriak direnak.
>
> "Niretzat software librea bidea da, ez helmuga." ERABAT ADOS!!!
Testuinguruan azaldu banuen ere, agian ez nuen oso argi utzi. Beraz,
esaldi hori berridatzi egingo dut gaizkiulertu bat sortu aurretik:
Niretzat software librea *gizarte hobeago bat* lortzeko bide bat da.
Librezaleko lelo batek, nire ustez, ideia hau nik baino hobeto azaltzen
du: "Gizarte askeak, software librea"
http://wiki.librezale.org/images/thumb/3/38/Txupete2.png/700px-Txupete2.png
>
> Bestalde lobbyak (presio taldeak) ere ez dira helburu, TRESNAK DIRA.
Lobby bat gizarte hobeago bat lortzeko tresna bat da? Izan daiteke? Nire
ustez ez, eta orain dela aste gutxi EiTBko Mundua Gaur saioan ikusi nuen
dokumentalean oinarrituta, ziur nago horretaz.
Lobby bat ez da edonolako presio talde bat. SoftwareLibreaNahiDugu.net
ekimeneko sinatzaile eta antolatzaileak ez dira lobby bat. Eta
PuntuEus.org elkartea ere ez. Talde hauen helburua presio mediatiko bat
egitea da. Gizarte mugimenduek eta beste askok betidanik egin duten
bezala.
Lobby baten atzean berriz, enpresen interes ekonomikoak daude. Interes
berekoiak. Herritarren eskubideak eta gizartearen hobetzea bost ajola
zaien batzuena. Gure gizarteak tresna demokratio batzuk garatu ditu
(hobetu daitezkeenak noski): hausteskundeak, adierazpen askatasuna,
manifestazioak, desobedietzia zibila eta iritzi publikoa aldatzeko beste
hainbat zilegizko erak. Baina lobbyek iritzi publikoaz paso egiten dute.
Herriaren izenean erabakiak hartzen dituzten parlamentariak zuzenean
presionatzen dituzte. Parlamentariekin etengabe biltzen diren pertsonak
kontratatzen dituzte. Bazkaltzera gonbidatzen dituztenak. Inolako iragazki
demokratikorik gabe beraien interesekin presionatzen dituzten tipoak.
Bozketetan zer gertatuko den aurretiaz dakiten tipoak eta emaitzak
aldatzea lortzeko batzuk eta besteak zirikatu, buruberotu edo eta
engainatzen dituzten tipoak. Lobby bat dagoen gauzarik anti-demokratioena
da.
Lobyek zergatik egiten dute guzti hau? Oso sinplea: ahal dutelako. Iritzi
publikoaren oneritzia lortu ezinda ere, bide zidor hau erabiliz, duten
boterea erabiliz, nahi dutena lortzeko bide hau aurkitu dutelako. Eta
kitto.
Gaur eguneko lobby garrantzitsuenen artean hauek ikusten ditut nik:
enpresa farmazeutikoak, arma ekoizleak, energia nuklearraren bitartez
kontsumismoak gora egiten jarrai dezan bermatu nahi duten hainbat eta
hainbat enpresa desberdin, jabetza intelektuala existitzen dela pentsatzen
jarrai dezagun interesatzen zaien hainbat bitartekari, gure ekonomia
pretolio ekoizleen menpe egoten jarrai dezan interesatzen zaienak, eta
abar luze bat. Guzti horiek interes ekonomiko argiak dituzte.
Software librearen inguruan dabiltzan enpresek ere bai. Enpresak bait dira
azken finean. Eta Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKT) munduko
hainbat eta hainbat enpresa daudela ez dugu ahaztu behar: IBM, Google, Sun
eta beste miloika gehiago. Batzuk multinazionalak eta beste batzuk Euskal
Herriko enpresa txikiak. Denetarikoak. Munduko beste enpresetan bezala,
pertsona on eta zuzenez osatuak egon daitezkeenak, baina kapitalismoaren
logikari "esker", irauteko besteen gainetik jartzera bultzatuak dauden
enpresak.
Historia begiratzen badugu, IKTen inguruko enpresek, orain arte inoiz izan
duten botere handiena dute. Eta dagoeneko sortu ez bada, orain lobby bat
eratzen dabiltza. Baina internet sozialari esker, gure muturren aurrean
egiten dute eta gutako batzuk gainera ondo ikusten dugu.
Jarraituko nuke baina kriston txapa idatzi dut eta nekatu naiz.
>
> Presio talde bat sortzea tresna ona edo txarra den gure helburuak
> lortzeko sakon aztertu eta eztabaidatzeko gaia da, nik denborarik ez
> dudanez, ez dut baloratuko informaziorik gabe.
> Tresna hau hainbatek helburu ankerretarako erabiltzeak ez du nahitaez
> tresna txarra denik ondorioztatzen.
>
> Baina bizitzan zeoze ikasi badut, badakit, denok ONAK izateko joera ez
> daukagula, eta gauza ONAK ez datozela BEREZ.
> Nire lanagatik egunero mundu finantzieroan nabil eta autoerregulazio
> hitzaren esanahia badakit zer ekarri duen eta zer esan nahi duen:
> bakoitzak egin dezala AHAL/NAHI duena.
>
> Nork AHAL du mundu honetan? Boteretsuek, beraz dirudunek, beraz enpresak.
>
> Ordezkari politikoak gure ordezkariak izan beharko lukete, baina lobby
> eta ustelkeriaren bitartez enpresen ordezkari gisa jokatzen dute
> herritarren ordezkari izan beharrean.
>
> Hauteskundeak dira (izan beharko lirateke) herritarron aukera bakarra
> gauzak aldatzeko.
>
> Euskal Herriko euskalduntzearen autoerregulazioaren aldekoa Basagoiti
> da. Badakielako diglosia honetan, boteretsuak ttipia jango duela. Nik
> euskararen aldeko politika diskriminatzaileen aldekoa naiz.
>
> Beste hainbeste emakumearen eskubideen bermatzearen inguruan,
> autoerregulazioak betiko matxismoan utziko luke gizartea.
Autoerregulazioari buruz esan nuena ez nuen neoliberalismoaren alde
egiteko esan. Software libreko proiektuek eta gizarte mugimendu askok
erabiltzen duten sare estrukturengatik esaten nuen. "Repensar la política
en la era de los movimientos y de las redes" irakurtzen ari naiz eta
horrek bultzatu ninduen "sarearen erregulazioa" esatera, baina ez zuk
ulertu duzun zentzuan. Benetan. Gai luzeegia da mezu baten azaltzeko baina
swarming efektuarekin (emergentziarekin) erlazionaturik dagoela esan
diezazuket. Interesa duenak ikertu dezala gaia.
Banoa!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago