[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Api 23, 13:59:27, CEST 2009
Aupa!
Ez daukat denbora handirik, baina badira hemen bota diren hainbat ideia
benetan beldurgarriak direnak.
"Niretzat software librea bidea da, ez helmuga." ERABAT ADOS!!!
Bestalde lobbyak (presio taldeak) ere ez dira helburu, TRESNAK DIRA.
Presio talde bat sortzea tresna ona edo txarra den gure helburuak
lortzeko sakon aztertu eta eztabaidatzeko gaia da, nik denborarik ez
dudanez, ez dut baloratuko informaziorik gabe.
Tresna hau hainbatek helburu ankerretarako erabiltzeak ez du nahitaez
tresna txarra denik ondorioztatzen.
Baina bizitzan zeoze ikasi badut, badakit, denok ONAK izateko joera ez
daukagula, eta gauza ONAK ez datozela BEREZ.
Nire lanagatik egunero mundu finantzieroan nabil eta autoerregulazio
hitzaren esanahia badakit zer ekarri duen eta zer esan nahi duen:
bakoitzak egin dezala AHAL/NAHI duena.
Nork AHAL du mundu honetan? Boteretsuek, beraz dirudunek, beraz enpresak.
Ordezkari politikoak gure ordezkariak izan beharko lukete, baina lobby
eta ustelkeriaren bitartez enpresen ordezkari gisa jokatzen dute
herritarren ordezkari izan beharrean.
Hauteskundeak dira (izan beharko lirateke) herritarron aukera bakarra
gauzak aldatzeko.
Euskal Herriko euskalduntzearen autoerregulazioaren aldekoa Basagoiti
da. Badakielako diglosia honetan, boteretsuak ttipia jango duela. Nik
euskararen aldeko politika diskriminatzaileen aldekoa naiz.
Beste hainbeste emakumearen eskubideen bermatzearen inguruan,
autoerregulazioak betiko matxismoan utziko luke gizartea.
Ondorioz........
ekimanaren alde edo kontra nagoen ez dakit.
autoerregulazioaren kontra nagoela argi eta garbi.
bakoitzak bere ondorioak.....
izan libre, izan euskaldun!
Ander.
Ibai Oihanguren(e)k dio:
>> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
>>> zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
>>> dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
>>> zenuke.
>>>
>> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA [2]
>> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn lan
>> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
>> zerbait. Aurrera!
>>
>> Txopi.
>>
>> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
>> [2] http://www.omg.org/mda/
>>
>>
>>
>
>
> Aupa, argitaratuko nukeena ondorengo hau izango zen, zure hitzekin oso
> ondo azalduta zegoen, eta ongi baderitzozu horrela publikatuko dut,
> bestela esan:
>
> Izenburua: Software librearen aldeko ituna? Ez, eskerrik asko.
>
> Sarrera: Sustatun agertutako albiste baten harira Librezale
> posta-zerrendan eztabaida txiki bat sortu da: «Software librearen aldeko
> ituna izeneko ekimena sortu dute Europar Batasuneko hauteskundeetarako».
> Itxuraz albiste pozgarria dirudi, baina ez da hala.
>
> Testua:
>
> Orain gutxi Eneko Astigarragak Sustatura bialdutako artikulu baten
> arabera, software librearen aldeko lagun talde batek Software librearen
> aldeko ituna ekimena (Free Software Pact Initiative) sortu du, Europar
> Batasuneko ekaineko hauteskundeetarako hautagai diren politikariek
> software askearen aldeko hitzarmen bat sinatu dezaten. Hori da gutxi
> gora-behera, gehiago jakin nahi baduzue www.freesoftwarepact.eu webgunea
> bisitatu.
>
> Asko sakondu gabe, software librea zabaltzeko bide on bat dirudi, baina
> pixka bat hausnartuta konturatuko zarete ez dela hala. Librezaleko
> posta-zerrendan Txopik azaldutako iritzia plazaratu nahiko nuke hemen,
> berekin guztiz bat bainator:
>
> «nire ustez kontu hori lobby antzeko bat sortzea da.
>
> Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek instituzio
> demokratikoetan presioa egiteko erabiltzen dituzten presio-talde
> horietako bat eratzea. Software askea IKT enpresetan gero eta
> hedatuago dago eta nolabait esatearren ekimen honek ez nau harritzen.
> Baina (...) ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke?
> Seguraski bai, baina ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta
> sarearen autoerregulazioaren aldekoa, ez indartsuenek joku
> demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken finean, ekimen horrek hori
> bait du helburu.
>
> Software askearen aldekoa banaiz, batzar eredua gogoko badut eta
> Librezaleren independentziaz harro banago, ez da software librea
> zabaltzeko bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea
> bidea da, ez helmuga.
>
> Gai horren kontura zerbait egitea, bere aurka aritzea izango zen.
> Barrutik kritika gogor bat egitea, helburu on batek bitartekoak on
> egiten ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako
> denborarik ere ez daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko
> aukera asko dituen jarrera da gainera.»
>
> Txopik dioen bezala, presio-talde baten sorrera da, eta horrek
> demokraziaren funtsaren aurka egiten du. Honelako ekimenak bultzatu baino
> lehen pentsatu beharra dago, ea helburu bat lortzeko edozein bide zilegi
> den, eta nik garbi daukat software librearen alde egiteko bide hau ez dela
> egokia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, baina nik itun honi zer
> erantzun argi daukat: ez, eskerrik asko.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago