[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Ibai Oihanguren
3arrano a bildua 3arrano.com
Ast, Api 23, 11:25:18, CEST 2009
> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
>> Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
>> zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
>> dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
>> zenuke.
>
> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA [2]
> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn lan
> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
> zerbait. Aurrera!
>
> Txopi.
>
> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
> [2] http://www.omg.org/mda/
>
>
Aupa, argitaratuko nukeena ondorengo hau izango zen, zure hitzekin oso
ondo azalduta zegoen, eta ongi baderitzozu horrela publikatuko dut,
bestela esan:
Izenburua: Software librearen aldeko ituna? Ez, eskerrik asko.
Sarrera: Sustatun agertutako albiste baten harira Librezale
posta-zerrendan eztabaida txiki bat sortu da: «Software librearen aldeko
ituna izeneko ekimena sortu dute Europar Batasuneko hauteskundeetarako».
Itxuraz albiste pozgarria dirudi, baina ez da hala.
Testua:
Orain gutxi Eneko Astigarragak Sustatura bialdutako artikulu baten
arabera, software librearen aldeko lagun talde batek Software librearen
aldeko ituna ekimena (Free Software Pact Initiative) sortu du, Europar
Batasuneko ekaineko hauteskundeetarako hautagai diren politikariek
software askearen aldeko hitzarmen bat sinatu dezaten. Hori da gutxi
gora-behera, gehiago jakin nahi baduzue www.freesoftwarepact.eu webgunea
bisitatu.
Asko sakondu gabe, software librea zabaltzeko bide on bat dirudi, baina
pixka bat hausnartuta konturatuko zarete ez dela hala. Librezaleko
posta-zerrendan Txopik azaldutako iritzia plazaratu nahiko nuke hemen,
berekin guztiz bat bainator:
«nire ustez kontu hori lobby antzeko bat sortzea da.
Hau da, bankuek, multinazionalek eta abarrek instituzio
demokratikoetan presioa egiteko erabiltzen dituzten presio-talde
horietako bat eratzea. Software askea IKT enpresetan gero eta
hedatuago dago eta nolabait esatearren ekimen honek ez nau harritzen.
Baina (...) ez dut positiboa ikusten. Eraginkorra izan daiteke?
Seguraski bai, baina ni benetako demokraziaren aldekoa naiz, eta
sarearen autoerregulazioaren aldekoa, ez indartsuenek joku
demokratikoaren arauak apurtzearena. Azken finean, ekimen horrek hori
bait du helburu.
Software askearen aldekoa banaiz, batzar eredua gogoko badut eta
Librezaleren independentziaz harro banago, ez da software librea
zabaltzeko bide guztiak onartzen ditudalako. Niretzat software librea
bidea da, ez helmuga.
Gai horren kontura zerbait egitea, bere aurka aritzea izango zen.
Barrutik kritika gogor bat egitea, helburu on batek bitartekoak on
egiten ez dituela ozen aldarrikatzea. Baina beno, horretarako
denborarik ere ez daukat azkenaldian. Eta txarto ulertua izateko
aukera asko dituen jarrera da gainera.»
Txopik dioen bezala, presio-talde baten sorrera da, eta horrek
demokraziaren funtsaren aurka egiten du. Honelako ekimenak bultzatu baino
lehen pentsatu beharra dago, ea helburu bat lortzeko edozein bide zilegi
den, eta nik garbi daukat software librearen alde egiteko bide hau ez dela
egokia. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak, baina nik itun honi zer
erantzun argi daukat: ez, eskerrik asko.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago