[Librezale] Software librearen aldeko ituna
Iratxe Esnaola Arribillaga
extari a bildua gmail.com
Ost, Api 22, 18:57:46, CEST 2009
Aupa danoi!
zer moduz zarete?
ez dut librezalen aktiboki parte hartzen, baina hori zerrendan idazteko
baldintza ez delakoan, gai honen inguruko nire iritzia eman nahiko nuke.
barka aterbentzia ;-)
ni ere ados nago Txopik dioenarekin. uste dut gehienontzat software librea
bidea dela, edo bitarteko bat, eta ez, finean, helburua. egia da ere, Free
Software Pact delakoa lobby bat sortzeko saiakera bat izan daitekeela. Eta
autorregulazioa egokiena litzatekeela.
baina nire ustez batak ez du bestea kentzen. Alegia, Europar Parlamentuari
begira sortutako iniziatiba honek, ez du [ edo ez du zertan ] software
librea helburutzat hartzen. Lobby bat sortzeko helburua duela ere interpreta
daiteke, baina software librearen inguruko eztabaida zuzen eta argi Europar
Parlamentura eramaten du, hautagaiei konpromisoa eskatuz.
Beste webgune batzuetan, Europar Parlamentuan aurrez ere irekiak dauden
patenteen eta DRMaren eztabaidak estaltzeko saiakera bat dela esan da. Eta
nik ez dut uste hala denik. Egitekotan, 'termino' bat gehitzen du
eztabaidara.
Laburbilduz. Nik uste dut behetik sortu eta behean eramaten diren ekimen eta
iniziatiba guztiekiko osagarria dela. Eta, aurrez ere Europar Parlamentuan
irekiak dauden eztabaida teknologikoak kontutan hartuta, gune egokia ere
badela gisa honetako planteamendu bat egiteko.
Ikusiko da zertara eramango gaituen, eraginkorra izan daitekeen edo ez duen
ezertarako balio izan. Baina, oraingoz, zabalpena, eragina eta ondorioak
ezagutu aurretik, Europar Parlamentuko hauts teknologikoak astintzeko
iniziatibatzat hartzen dut. Egiten den gainontzeko guztiarekiko osagarria
dela, alegia.
hori nire iritzia. ;-)
izan ongiiii,
eta muxuk,
iRaTXe.
2009/4/22 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> Ibai Oihanguren-(e)k idatzi zuen:
> > Guztiz ados zurekin Txopi. Hori da nik ere pentsatzen dudana, nahiz eta
> > zure mezua irakurri arte ez neukan horren argi, edo ez nekien. Patxik
> > dioen bezala, mezu hau zure blogean, edo nonbait argitaratu beharko
> > zenuke.
>
> Topera nabil txo. Jardunaldi batzuetarako [1] bukatu berri dugun MDA [2]
> proiektu baten paper bat idatzi behar dut. Eta hortaz aparte, IndyEHn lan
> mordoa daukat atzeratuta eta beste hamaika gauza. Ibai, idatzi zuk
> zerbait. Aurrera!
>
> Txopi.
>
> [1] http://www.mondragon.edu/jisbd2009/
> [2] http://www.omg.org/mda/
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090422/1b445cc5/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago