[Librezale] Fwd: [l10n-web] Help us create a cool video for the Firefox 3.5 launch
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Al, Api 20, 17:21:25, CEST 2009
Badut proposamen zehatz bat. edo bi.
Jakintza ikastolako MAiTE GOŅIri mezu bat grabatzea eskatuko nioke.
Euskaraz ari dira, ikastola batean ari dira, softwarelibrearekin ari dira,
umeekin/hezitzaileekin ari dira, EGA azterketan nota onena atera dute bere
ikasleek, sarean eredu dira... nolabait euskal komunitatearen ordezkaritza
hezurmamitu dezake Maitek.
Zer iruditzen zaizue?
Guk gure aldetik, euskarazko promo bideo bat ere egin genezake.
Boluntariorik?
Firefox 3.5ak, ikusten denez, bideogintzari lotutako berritasun
interesgarriak ere ekarriko dizkigu.
Guk gure aldetik, gure bideo propioa egitea da helburua. Lagunen laguntzaz,
hemen eta han bideo zati txikiz hornitua.
irratia.com egiten dugunok, bideolagun onak ditugu alboan. Eta bidea
kordinatzen hasteko arazorik ez.
zer moduz ikusten da?
Baten faltan bi proposamen.
-nazioarteko bideorako MAite Goņiren mezua grabatzea (30 segundu)
-guk geuk bideo propio bat (edo gehiago) egin eta zabaltzea (librezale
bezala)
zuen iritzien zain orain.
2009/4/18 Julen <julenx a bildua gmail.com>
> 2009/4/18 patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>:
> > Nire ustez planteamenduak beste bat behar du gurean.
> > Ez da soilik nork agertu nahi duen, baizik eta Librezalek ziurtatu
> beharko
> > lukela -nire iritzi apalean- euskara bermatuko dugula hurrengo bideo
> > horretan.
>
> Nik uste bermatzeko bidea norbaitek agertu nahi izatetik etorriko
> dela, bestela jai...
>
> Gero ezin jakin proposatutako guztiek agertu ahal izango duten,
> kontuan izan Firefoxek 70 bat lokalizazio dituela eta pentsatzekoa da
> batzuei besteei baino lehentasun handiagoa emango dietela.
>
> > Bideo aukera anitz izango ditu datorren firefox berriak, eta euskaldun
> bat
> > hautatu beharko genuke -ez du zertan librezalekoa izan behar-
> > nabigatzailearen inguruan aritu dadin euskaraz mintzatzen.
>
> Mezuan esaten da bideo hori 30 bat segundokoa izango dela, jarri duten
> demoaren tankerako zerbait, beraz esateko ezer gutxi dago, "eskerrik
> asko Firefox jaisteagatik" edo antzeko zerbait.
>
> > Bi norabidetako mezua da. Gurea kanpoan, eta nazioarteko ekimen
> interesgarri
> > honena gurean.
> >
> > Nik uste, firefox 3.5 aukera ona izango dela, nabigatzailearekin batera,
> > gure lana ere ezagutzera emateko.
> >
> > Ni neu, mozillako promozio/marketing taldean sartuta nabil aspaldion,
> eta
> > oso gertutik jarraitzen ari naiz egingo diren kontuak.
> >
> > Uste dut, gaiak merezi duela. Open web eta open source marketing
> terminoak
> > asmatzetik, gauzatzera bidean gaude une honetan. Eta, aukera polita
> izango
> > da euskaldunontzat ere.
> >
> > beraz, aurrera.
>
> Nik uste pausuak oso argiak direla:
> 1. Pertsona bat bideoan agertzeko prest egotea
> 2. Aipatzen den helbidera idaztea prestutasuna adierazten.
>
> Bitartean, mozilla.dev.l10n-web posta-zerrendan galdetuko dut ea
> bideoan agertzea bermatzerik dagoen.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090420/3147e556/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago