[Librezale] Fwd: [l10n-web] Help us create a cool video for the Firefox 3.5 launch
Julen
julenx a bildua gmail.com
Lar, Api 18, 13:19:31, CEST 2009
2009/4/18 patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>:
> Nire ustez planteamenduak beste bat behar du gurean.
> Ez da soilik nork agertu nahi duen, baizik eta Librezalek ziurtatu beharko
> lukela -nire iritzi apalean- euskara bermatuko dugula hurrengo bideo
> horretan.
Nik uste bermatzeko bidea norbaitek agertu nahi izatetik etorriko
dela, bestela jai...
Gero ezin jakin proposatutako guztiek agertu ahal izango duten,
kontuan izan Firefoxek 70 bat lokalizazio dituela eta pentsatzekoa da
batzuei besteei baino lehentasun handiagoa emango dietela.
> Bideo aukera anitz izango ditu datorren firefox berriak, eta euskaldun bat
> hautatu beharko genuke -ez du zertan librezalekoa izan behar-
> nabigatzailearen inguruan aritu dadin euskaraz mintzatzen.
Mezuan esaten da bideo hori 30 bat segundokoa izango dela, jarri duten
demoaren tankerako zerbait, beraz esateko ezer gutxi dago, "eskerrik
asko Firefox jaisteagatik" edo antzeko zerbait.
> Bi norabidetako mezua da. Gurea kanpoan, eta nazioarteko ekimen interesgarri
> honena gurean.
>
> Nik uste, firefox 3.5 aukera ona izango dela, nabigatzailearekin batera,
> gure lana ere ezagutzera emateko.
>
> Ni neu, mozillako promozio/marketing taldean sartuta nabil aspaldion, eta
> oso gertutik jarraitzen ari naiz egingo diren kontuak.
>
> Uste dut, gaiak merezi duela. Open web eta open source marketing terminoak
> asmatzetik, gauzatzera bidean gaude une honetan. Eta, aukera polita izango
> da euskaldunontzat ere.
>
> beraz, aurrera.
Nik uste pausuak oso argiak direla:
1. Pertsona bat bideoan agertzeko prest egotea
2. Aipatzen den helbidera idaztea prestutasuna adierazten.
Bitartean, mozilla.dev.l10n-web posta-zerrendan galdetuko dut ea
bideoan agertzea bermatzerik dagoen.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago