[Librezale] Fwd: [l10n-web] Help us create a cool video for the Firefox 3.5 launch
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Api 20, 20:43:24, CEST 2009
2009/4/20 patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>:
> Badut proposamen zehatz bat. edo bi.
>
> Jakintza ikastolako MAiTE GOŅIri mezu bat grabatzea eskatuko nioke.
>
> Euskaraz ari dira, ikastola batean ari dira, softwarelibrearekin ari dira,
> umeekin/hezitzaileekin ari dira, EGA azterketan nota onena atera dute bere
> ikasleek, sarean eredu dira... nolabait euskal komunitatearen ordezkaritza
> hezurmamitu dezake Maitek.
>
> Zer iruditzen zaizue?
>
> Guk gure aldetik, euskarazko promo bideo bat ere egin genezake.
>
> Boluntariorik?
>
> Firefox 3.5ak, ikusten denez, bideogintzari lotutako berritasun
> interesgarriak ere ekarriko dizkigu.
>
> Guk gure aldetik, gure bideo propioa egitea da helburua. Lagunen laguntzaz,
> hemen eta han bideo zati txikiz hornitua.
>
> irratia.com egiten dugunok, bideolagun onak ditugu alboan. Eta bidea
> kordinatzen hasteko arazorik ez.
>
> zer moduz ikusten da?
> Baten faltan bi proposamen.
>
> -nazioarteko bideorako MAite Goņiren mezua grabatzea (30 segundu)
> -guk geuk bideo propio bat (edo gehiago) egin eta zabaltzea (librezale
> bezala)
>
> zuen iritzien zain orain.
Patxi, proposatutakoa lotzeko eta aurrera eramateko gai bazara, aupa zu!
Nik ezin dut aparteko laguntzarik eskaini, badaukat nahikoa saltsa
bestela ere...
Lehenengo mezuan dago helbidea, gogoratu biharko eguna jarri zutela
azken egun gisa, beraz onena hariak lotu bezain pronto interesa
helaraztea.
Bukaeran Firefoxen banaketarako hartu edo ez, bideoa hor egongo da eta
inondik inora ekarpena politta izango da euskal komunitatearentzat
(I'm a PC bideoa datorkit burura).
Bestetik, Librezale modura bideoa? ez dakit, nik uste bideo batekin
baino kaņa gehiago eman dezakegula eduki libreei begira Firefox
berriak emango diguna zabaltzen. Egia da bideo batek hori ilustratzen
duela, baina gaur egun Interneten bideoa besterik ez dago...
Ea jendeak zer dioen,
Julen.
pD: gogoratu denei erantzuten, baliteke mozilla zerrendako zenbait
zerrenda nagusian ez egotea (eta alderantziz).
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago