[Librezale] Fwd: Skype euskaraz (linux)

Arruabarrena Aitzol a.arruabarrena a bildua fagorarrasate.com
As, Ira 30, 14:14:29, CEST 2008


Kaixo Pi eta konpainia.
Neri berdin zait poedit edo linguist edo beste ezer erabili, asuntoa
itzulkpena egitea da. Gero erabiltzailerik ez badago, ba bueno, baina
behintzat euskeraz egon dezala nahi duenarentzat.
Foroetan begira ibili naiz eta itzuli beharreko fitxategia badudanez
(erderazkoa), zuk emandako azalpenei jarraituz saiatuko naiz itzulpena
egiten.

Orain galdera bakarra geratzen zait:

Fitxategiak jaisteko orduan, linux distribuzio ezberdinentzako skype
bertsio ezberdinak daudela ikusi dut.Ez da hala izango itzuli beharko
fitxategiarentzat ezta?  Nik linux-ik ez dut erabiltzen baina jakin
badakit disrtribuzio ezberdinak daudela (bere egunean mandrake eta suse
probatu nituen). Diferentziak hain handiak dira adibidez debian edo suse
baten artean ala instalazio prozesua da ezberdina bakarrik? 

Galdera tontoa izan liteke baina lana behin bakarrik edo distribuzio
ezberdinentzako egin behar dudan jakin nahi dut.

Egia da linux bertsioko skype garapena nahiko gelditua dagoela (4.0
bertsioa ateratzean linux-entzako ere aterako dutela esaten dute baina)
baina errezagoa iruditzen zait programa beraren bertsio ezberdinak
itzultzea beste zeozekin hastea baino.

Ondo ibili bitarten

Aitzol Arruabarrena

E-mail: a.arruabarrena a bildua fagorarrasate.com
Tfn: +34 628 20 10 19

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: pi [mailto:pi a bildua beobide.net] 
Bidaltze-data: ostirala, 2008.eko irailak 26 01:08
Nori: librezale a bildua librezale.org
Cc: Arruabarrena Aitzol
Gaia: Re: [Librezale] Fwd: Skype euskaraz (linux)

> From: Arruabarrena Aitzol <a.arruabarrena a bildua fagorarrasate.com>
> Date: Mon, Sep 22, 2008 at 3:41 PM
> Subject: Skype euskaraz (linux)
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org
> 
> 
>  Kaixo.
> 
> 
> 
> Aurreko batean Windows-erako euskarazko Skype pasa nizuen. Jakin
badakit
> software librearen inguruan mugitzen zaretenok linux-ean gehiago
mogitzen
> zaretela.

Ez dut skype erabiltzen baina poz handia eman zidak euskaraz zegoela
jakiteak.
> 
> Linux-ik ez daukat etxean baina POEDIT-ek windows-en ere lan egiten
duenez,
> zer iruditzen zaizue neri pot fitxategiak pasa eta linux bertsioa ere
> euskeratzen badut?

Honetarako arazotxo bat dago, erabili behar duzun programa ez da poedit 
qt linguist baizik, hau skype-k gettext erabili beharrean qt 
lokalizazio sistema erabiltzen duelako da. Badago bien arteko aldaketa 
egiteko script batenbat baina ez dabil finegi (edo ez zebilen probatu 
nuen azken aldian), beraz hobe beste aplikazioaz egiten baduzu, arazo 
handiegirik sortzen ez badizu behintzat.

Linuxerako bertsioa deskargatu dut baina ez dut jatorrizko hizkuntzaren 
fitxategirik aurkitu (arruntean messages.ts izaten zela uste dut) baina 
bai beste hizkuntzekotakoa, horietako bat bidaltzea nahi izanez gero 
abisau bnaina nire ustetan zuzenago izango zen foroan garatzaileei 
eskatuko bazenie.

> 
> Agian ezin da windows-en linux-ena itzuli baina saiatzearren....

Hemen [1] QT linguist programa deskargatzeko aukera (windowserako ere),

Ondo jarraitu 


[1]
http://www.qt-apps.org/content/show.php/Qt+Linguist+Download?content=893
60

-- 
Piarres Beobide



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago