[Librezale] Fwd: MATRAKAtik

Ibon Igartua ibon.igartua a bildua gmail.com
Iga, Ira 28, 00:10:50, CEST 2008


 aupa !  ... mezu hau irakurri gabe nuen aspalditik ... oraintxe deskubritu
dut glups

 bide batez ... web.arduraduna kontuan (alias bat da) mezu gutxi jasotzen
dira ... ez legoke hobeto kontu hau zuzenean librezale posta zerrendara
bideratzea?

---------- Forwarded message ----------
From: Izaskun Beraza <iberaza a bildua berria.info>
Date: 2008/9/8
Subject: MATRAKAtik
To: web.arduraduna a bildua librezale.org


Aupa arratsalde on!

Izaskun Beraza naiz eta BERRIAko MATRAKA gazte gehigarritik idazten dizuet.

Ikasturte berrirako MATRAKA antolatzen hasi gara eta proposamen txiki bat
egitea bururatu zaigu.

Aspaldian badugu MATRAKAn teknologia berriei eskainitako orrialde bat.
Nahiko eskasa egia aitortzea nahi baduzue. Kontua da ez dugula gaiari buruz
gehiegi kontrolatzen duen inor topatzen. Eta zuekin gogoratu gara.

Orain arte orrialde horretan popurri txiki bat egiten genuen:

       -Batetik hiru webgune proposatzen genituen: bereziak zirelako,
berriak zirelako, arraroak zirelako....(besterik topatzen ez genuelako...)
       -Aparatuak izeneko ataltxoa ere bagenuen: astero hiru aparatu, musika
aparatu berriren bat, gadget arraroren bat, tramankulu erabilgarriren
bat...Askotan gauza garestiegiak proposatzen genituela esaten ziguten.
       -Ondoren bideo jolas bati eskainitako tartea: jolas bati buruzko
testutxo bat egiten ziguten astero.
       -Eta azkenik TRIKIMAILUA: horiek ere gero eta arraroagoak eta askotan
batere baliagarriak ez zirenak. Ez dakit, nola arindu zure ordenagailuaren
memoria, nola lortu interneten abiadura handiagoan nabigatzea....eta
antzerakoak!

Orrialdea alda daiteke. Zuek gehiago dakizue guk baino informatika eta
teknologia berriei buruz. Proposamen bat egitea izango litzateke kontua!

MATRAKAko kolaboratzailea izateagatik kobratu egiten da. Ez da beste munduko
diru iturri bat baina ez dago gaizki.  Oraintxe ez ditut tarifak eskura
baina orrialde osoko lana zuen esku hartuko bazenute 30 euro izan daitezke.
Hilabetean lau orrialde 120 euro dira....

Ez zaituztet konpromiso batean jarri nahi esango didazue zerbait.

Ondo izan eta laster arte

Zuen erantzunaren zain

Izaskun Beraza
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20080928/65f9525e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago