[Librezale] Fwd: MATRAKAtik

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Iga, Ira 28, 17:00:15, CEST 2008


Aupa!

Ibon, larunbateko ordu hoietan mezu zaharrak irakurtzen? ;)

Posta zerrendara bideratzearena teknikoki ezta arazoa, baino printzipioz 
erabiltzaileak jasotako guztia onartu beharko genuke zerrendan eta hori 
agian pixkat 'arraroa' izan daiteke 'filtrorik' pasa gabe sartuko 
liratekeelako (spam-ekoa bai, noski).

Berriakoaren inguruan... nahiko izardi botatzen det hilean behin garan 
idazten... hortara animatzea nere osasunarentzat kaltegarria izan liteke 
jeje
>
>  aupa !  ... mezu hau irakurri gabe nuen aspalditik ... oraintxe 
> deskubritu dut glups
>
>  bide batez ... web.arduraduna kontuan (alias bat da) mezu gutxi 
> jasotzen dira ... ez legoke hobeto kontu hau zuzenean librezale posta 
> zerrendara bideratzea?
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: *Izaskun Beraza* <iberaza a bildua berria.info <mailto:iberaza a bildua berria.info>>
> Date: 2008/9/8
> Subject: MATRAKAtik
> To: web.arduraduna a bildua librezale.org <mailto:web.arduraduna a bildua librezale.org>
>
>
> Aupa arratsalde on!
>
> Izaskun Beraza naiz eta BERRIAko MATRAKA gazte gehigarritik idazten 
> dizuet.
>
> Ikasturte berrirako MATRAKA antolatzen hasi gara eta proposamen txiki 
> bat egitea bururatu zaigu.
>
> Aspaldian badugu MATRAKAn teknologia berriei eskainitako orrialde bat. 
> Nahiko eskasa egia aitortzea nahi baduzue. Kontua da ez dugula gaiari 
> buruz gehiegi kontrolatzen duen inor topatzen. Eta zuekin gogoratu gara.
>
> Orain arte orrialde horretan popurri txiki bat egiten genuen:
>
>        -Batetik hiru webgune proposatzen genituen: bereziak zirelako, 
> berriak zirelako, arraroak zirelako....(besterik topatzen ez genuelako...)
>        -Aparatuak izeneko ataltxoa ere bagenuen: astero hiru aparatu, 
> musika aparatu berriren bat, gadget arraroren bat, tramankulu 
> erabilgarriren bat...Askotan gauza garestiegiak proposatzen genituela 
> esaten ziguten.
>        -Ondoren bideo jolas bati eskainitako tartea: jolas bati 
> buruzko testutxo bat egiten ziguten astero.
>        -Eta azkenik TRIKIMAILUA: horiek ere gero eta arraroagoak eta 
> askotan batere baliagarriak ez zirenak. Ez dakit, nola arindu zure 
> ordenagailuaren memoria, nola lortu interneten abiadura handiagoan 
> nabigatzea....eta antzerakoak!
>
> Orrialdea alda daiteke. Zuek gehiago dakizue guk baino informatika eta 
> teknologia berriei buruz. Proposamen bat egitea izango litzateke kontua!
>
> MATRAKAko kolaboratzailea izateagatik kobratu egiten da. Ez da beste 
> munduko diru iturri bat baina ez dago gaizki.  Oraintxe ez ditut 
> tarifak eskura baina orrialde osoko lana zuen esku hartuko bazenute 30 
> euro izan daitezke. Hilabetean lau orrialde 120 euro dira....
>
> Ez zaituztet konpromiso batean jarri nahi esango didazue zerbait.
>
> Ondo izan eta laster arte
>
> Zuen erantzunaren zain
>
> Izaskun Beraza
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago