[Librezale] Fwd: MATRAKAtik

Julen julenx a bildua gmail.com
Iga, Ira 28, 19:36:09, CEST 2008


On Sun, Sep 28, 2008 at 12:10 AM, Ibon Igartua <ibon.igartua a bildua gmail.com> wrote:
>
>  aupa !  ... mezu hau irakurri gabe nuen aspalditik ... oraintxe deskubritu
> dut glups

Tira, aste honetan bertan hasi da Matraka-ren "denboraldia" eta, ikusi
dudanagatik Gorka Julio (Teketen) ari da bertarako idazten (oker ez
banago zerrenda honetan harpidetuta dago beraz argibide gehiago behar
izanez gero berak eman ditzake). Pentsatzen dut gure partetik
erantzunik ez jasotzean berarengana joko zutela.
Bestalde, Izaskunek mezuan komentatzen duen bezala, aurretik nahiko
popurri xelebrea egiten zuten eta orain behintzat kalitatean asko
irabazi du (ez zen zaila).

>  bide batez ... web.arduraduna kontuan (alias bat da) mezu gutxi jasotzen
> dira ... ez legoke hobeto kontu hau zuzenean librezale posta zerrendara
> bideratzea?

Ba... agian bai, zuretzako lan gutxiago behintzat. Ez det oso ondo
ulertu Mikelek "filtroa"-rekin esan nahi zuena.
Nik ulertzen dudanaren arabera, web.arduraduna a bildua .. posta-zerrendara
zuzendutako alias bat izatera pasako zen, eta izen eman gabeko
erabiltzaileen mezuak moderazio-ilaran geratuko ziren, beraz bertan
kontrolatzen da zer sartu eta zer ez.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago