[Librezale] Software librea nahi dugu

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Or, Ira 19, 11:23:00, CEST 2008


plas plas plas plas
bi esku bakarrik dauzkat txalo egiteko!

nik sinatu dut
eta librezalek nola ez ba?


Julen(e)k dio:
> Aupa,
>
> Pentsatzen nuen Txopik honez gero mezua zerrendara bidaliko zuela,
> baina oker nago antza xD
>
> K&I Indymediatik: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/09/52901.shtml
>
> Mezu honen helburua software librearen eta estandar irekien alde
> gauden pertsona talde anonimo batek hasi dugun ekimen baten berri
> ematea da. Erakunde publiko desberdinetan (hasteko Euskal Autonomi
> Erkidegoan), aldaketa bat eman behar dela uste dugu, software
> librearen alde benetako apustua eginez.
>
> Hori lortzeko, gizarteko agente desberdinok egin dezakegun gauza bat,
> arlo guztietan (administrazioarekiko erlazioan, hezkuntzan, enpresan,
> ikerketan, etab.) software librea sustatzeko era argi batean eskatzea
> da. Horregatik, manifestu labur baina hausnartu bat prestatu dugu eta
> bertan Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei
> zer eskatzen diogun azaltzen dugu, eta baita eskaria egitearen arrazoi
> nagusiak ere.
>
> Software librearen aldeko jarrera gehientsuenak biltzen dituela uste
> dugu eta software librea era positiboan ikusten duten pertsona guztiek
> manifestua sinatzea espero dugu. Webgune honetako partaideok sinatzea
> espero dugu.
>
> Sinadura bilketaren eboluzioaren arabera, hurrengo urratsak erabakiko
> ditugu (elkarte gehiago animatu, bannerrak prestatu, etab.). Oraingoz,
> ez dakigu zenbat sinadura biltzea espero dezakegun. Edozein kasutan,
> gure ideia, une egokia heltzean sinadurak ekitaldi ireki eta publiko
> batean aurkeztea da. Gutxienez Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnen
> sinadurak, Eusko Jaurlaritzari dagozkionak bait dira.
>
> Ekimen hau guk martxan jarri dugun ilusio berdinarekin hartzea espero
> dugu. Nola ez, gurekin elkartrukatu nahi ditzakezuen edozein ideia,
> iradokizun, laguntza eta proposameni guztiz irekiak gaude. Gurekin
> kontaktatzeko  info a bildua queremossoftwarelibre.org helbidera idatzi,
> erabiltzen ari garen posta zerrenda publiko eta irekiaren aliasa bait
> da.
>
>
> ejem, talde bezela sinatuko dugu?
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
> Texto añadido por Panda Security for Desktops:
>
>  Este mensaje NO ha sido clasificado como SPAM. Si se trata de un mensaje de correo no solicitado (SPAM), haz clic en el siguiente vínculo para reclasificarlo: http://localhost:6083/Panda?ID=pav_84&SPAM=true&path=C:\Documents%20and%20Settings\aelortondo\Configuración%20local\Datos%20de%20programa\Panda%20Software\AntiSpam
> ---------------------------------------------------------------------------------------------------
>
>
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago