[Librezale] Software librea nahi dugu

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Ira 19, 11:14:51, CEST 2008


Aupa,

Pentsatzen nuen Txopik honez gero mezua zerrendara bidaliko zuela,
baina oker nago antza xD

K&I Indymediatik: http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/09/52901.shtml

Mezu honen helburua software librearen eta estandar irekien alde
gauden pertsona talde anonimo batek hasi dugun ekimen baten berri
ematea da. Erakunde publiko desberdinetan (hasteko Euskal Autonomi
Erkidegoan), aldaketa bat eman behar dela uste dugu, software
librearen alde benetako apustua eginez.

Hori lortzeko, gizarteko agente desberdinok egin dezakegun gauza bat,
arlo guztietan (administrazioarekiko erlazioan, hezkuntzan, enpresan,
ikerketan, etab.) software librea sustatzeko era argi batean eskatzea
da. Horregatik, manifestu labur baina hausnartu bat prestatu dugu eta
bertan Eusko Jaurlaritzari eta beste Euskal Administrazio Publikoei
zer eskatzen diogun azaltzen dugu, eta baita eskaria egitearen arrazoi
nagusiak ere.

Software librearen aldeko jarrera gehientsuenak biltzen dituela uste
dugu eta software librea era positiboan ikusten duten pertsona guztiek
manifestua sinatzea espero dugu. Webgune honetako partaideok sinatzea
espero dugu.

Sinadura bilketaren eboluzioaren arabera, hurrengo urratsak erabakiko
ditugu (elkarte gehiago animatu, bannerrak prestatu, etab.). Oraingoz,
ez dakigu zenbat sinadura biltzea espero dezakegun. Edozein kasutan,
gure ideia, une egokia heltzean sinadurak ekitaldi ireki eta publiko
batean aurkeztea da. Gutxienez Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnen
sinadurak, Eusko Jaurlaritzari dagozkionak bait dira.

Ekimen hau guk martxan jarri dugun ilusio berdinarekin hartzea espero
dugu. Nola ez, gurekin elkartrukatu nahi ditzakezuen edozein ideia,
iradokizun, laguntza eta proposameni guztiz irekiak gaude. Gurekin
kontaktatzeko  info a bildua queremossoftwarelibre.org helbidera idatzi,
erabiltzen ari garen posta zerrenda publiko eta irekiaren aliasa bait
da.


ejem, talde bezela sinatuko dugu?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago